[Librezale] Firefox OS euskaraz
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ost, Api 30, 09:24:25, CEST 2014
Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko apirilak 29 23:08):
>
> mugikorrik gabe probatzeko aukerarik badago, Firefox OS Simulatorrekin edo?
> Noizbait erabili dut baina orain dela asko izan zen. Eta ikusten dut
> gehigarrien orriko azken bertsioa 1.1a dela...
Bai baina oso desberdina da, nolabait. Ez nuke gomendatuko
lokalizazioaren benetako testingerako, ez bada aplikazioak garatzeko.
Simulatzailearekin ezin dira telefonoaren eginbideak probatu,
adibidez.
Gehigarriaren 1.1 bertsioa soilik ikusten duzu ze hortik aurrera
Firefoxen garatzaile-tresnetan integratu zuten. Tresnak > Web
garatzailea > Aplikazio-kudeatzailean topatuko duzu.
> Horrela egin badaiteke ni prest probak egiteko, eta itzulpenetarako laguntza
> behar bada ere printzipioz prest.
>
> Lan-fluxuari buruz, nik kontu hauetan ez daukat esperientzia askorik, beraz
> ezin esan... Iruditzen zait Firefox OSk daukan garrantzia kontutan hartuta,
> taldetxo bat sortzea izango litzakeela egokiena, minimo bat egiteko prest
> daudenen artean. Behintzat ez dadila dena pertsona bakarraren gain geratu...
Bai, hauxe da kasurik idealena. Nik ere ardura gehitxo dauzkat eta
ahal den heinean besteengan ere nahiko nuke delegatu.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago