[Librezale] Firefox OS euskaraz
patxi gaztelumendi
patxi a bildua gaztelumendi.org
Ost, Api 30, 08:43:17, CEST 2014
Ados Ibairen gogoetarekin.
Larrabetzun bagaude taldetxo bat horretan laguntzeko prest. Bi
programatzaileak dira, eta ni neu hirugarrena... programatu dudan bakarra
herriko jaiak izan da... baina tira.
firefox OS telefono bat ere badaukagu, eta lagundu genezake horretan.
Aplikazio bat ere garatu dugu app bezala mugikorretarako, eta orain
webaplikazio moduan firefoxOS-erako egin nahi dugu.
momentuz ez dakit euskarazko aplikazio bakar bat ere ba ote dagoen
firefoxOS market horretan.
Badaukagu lana bai.... eta mugikorren mundua oso oso azkar doa.
Datorren astean Sherpa Summit delako hori da, eta horretaz dexente berba
egiteko aukera izango dugu. Ziurrenik.
ptx
Ibai Oihanguren Sala<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko apirilak 29 23:08):
> Aupa,
>
> mugikorrik gabe probatzeko aukerarik badago, Firefox OS Simulatorrekin
> edo? Noizbait erabili dut baina orain dela asko izan zen. Eta ikusten dut
> gehigarrien orriko azken bertsioa 1.1a dela...
>
> Horrela egin badaiteke ni prest probak egiteko, eta itzulpenetarako
> laguntza behar bada ere printzipioz prest.
>
> Lan-fluxuari buruz, nik kontu hauetan ez daukat esperientzia askorik,
> beraz ezin esan... Iruditzen zait Firefox OSk daukan garrantzia kontutan
> hartuta, taldetxo bat sortzea izango litzakeela egokiena, minimo bat
> egiteko prest daudenen artean. Behintzat ez dadila dena pertsona bakarraren
> gain geratu...
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
--
*patxi gaztelumendi*
www.gaztelumendi.org
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140430/d7e15da9/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago