[Librezale] Azken aldian dugun bizitasunaren inguruan hausnartzen

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Api 30, 06:33:18, CEST 2014


Kaixo berriz:

Julenek atera duen marka kontu horri buruz, ba bai, Librezale talde bat
da (gu!) eta marka moduko bat ere. Talde guztiak eta norbanako guztiak,
ingurukoekin erlazionatzen diren einean, marka edo irudi bat dutelakoan
nago. Naturalki gertatzen den zerbait dela esango nuke.

Kontua da, azken aldian gure irudia gure lan kopurua baino handiagoa
izan litekeela. Eta hori hausnartu beharko genukeen zerbait da...

Zenbat pertsona daude 30-50 euro jartzeko prest .eus domeinua lortzeko?
Zenbat pertsona daude prest lokalizazio-gida osatzen laguntzeko[1]? Eta
SMF euskaratzen laguntzeko[2]? Eta semaforo gorria duten proiektuetan
laguntzeko[3]? Eta euskarazko software librean dauden hutsuneak betetzen
laguntzeko[4]?
Eskerrak Julenek wikiko arazoa begiratzeko denbora hartu duela!

Irudia zaintzea ondo dago, baina eduki gabeko irudirik ez dugu nahi ezta?

[1] http://librezale.org/wiki/Lokalizazio-gida
[2] http://librezale.org/pipermail/librezale/2014-April/005523.html
[3] http://librezale.org/wiki/Proiektuak
[4] http://librezale.org/wiki/Hutsuneak_euskarazko_software_librean

Nire hitzek inor mindu ez izana espero dut. Era dorpean izan badaiteke
ere ekarpen bat egiten saiatzen ari naiz.

Goraintziak denori,

Txopi.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago