[Librezale] .EUS domeinua: aitzindarien plana

Ibai Oihanguren Sala ibai a bildua oihanguren.com
As, Api 29, 23:20:49, CEST 2014


Gabon,

ni ere aportazio ekonomikoa egiteko prest.
Dena dela, iruditzen zait esfortzu ekonomikoaz gain jakin beharko 
genukeela zer gehiago behar den. Izan ere, seguruenik beste zerbait ere 
eskatuko dute, eta ez dakit inor prest dagoen lan hori egiteko (ez 
dakit, adb. eskatzen badute aurkezpen batzuetara ordezkari bat 
bidaltzeko, edo papeleoa, edo...). Behintzat aurretik jakin eta ondo 
pentsa dezagun.

Julenek aipatutakoarekin gutxi gora-behera ados nago, eta hori 
aldatzeko zerbait egin beharko genuke, baina egia esanda ez zait orain 
ganorazko ideiarik bururatzen... agian aparteko hari batean eztabaidatu 
beharko genuke, batez ere jende berria erakartzeko zer egin-edo.


Agian .eus-en aitzindari izatea ere izan daiteke jende berria 
aurkitzeko modu bat, ezta?




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago