[Librezale] Azken aldian dugun bizitasunaren inguruan hausnartzen

patxi gaztelumendi patxi a bildua gaztelumendi.org
Ost, Api 30, 08:48:04, CEST 2014


Ez da bata ala bestea.
Gaztelaniaz badago esaldi oso on bat: hagalo bien, y hagalo saber.

Librezalek oso ondo egiten du bere lana, -batzutan gehiago, azkarrago,
jende gehiagorekin, eta bestetan gutxitxoago...-  baina nago ni, irudiari
hain zuzen emanten diogula ardura gutxien.

Mozilla munduan, marketing estrategia globala eta potentea dago. Irudia
asko zaintzen da. Internet munduan irudiak sekulako garrantzia duelako
besteak beste. Mezua, edukiak, logoak, dinamika soziala, topaketak,
jardunaldi eta kongresuak, konferentziak....

Librezale indartzea da gure helburua, eta jendea erakartzea auzolan
honetara.

Uste dut gai dexente daudela, egun batean elkartzeko modukoak. Eta
ospatzekoak, besteak beste.
Zorionak guztioi!

ptx


Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko apirilak 30
06:33):

> Kaixo berriz:
>
> Julenek atera duen marka kontu horri buruz, ba bai, Librezale talde bat
> da (gu!) eta marka moduko bat ere. Talde guztiak eta norbanako guztiak,
> ingurukoekin erlazionatzen diren einean, marka edo irudi bat dutelakoan
> nago. Naturalki gertatzen den zerbait dela esango nuke.
>
> Kontua da, azken aldian gure irudia gure lan kopurua baino handiagoa
> izan litekeela. Eta hori hausnartu beharko genukeen zerbait da...
>
> Zenbat pertsona daude 30-50 euro jartzeko prest .eus domeinua lortzeko?
> Zenbat pertsona daude prest lokalizazio-gida osatzen laguntzeko[1]? Eta
> SMF euskaratzen laguntzeko[2]? Eta semaforo gorria duten proiektuetan
> laguntzeko[3]? Eta euskarazko software librean dauden hutsuneak betetzen
> laguntzeko[4]?
> Eskerrak Julenek wikiko arazoa begiratzeko denbora hartu duela!
>
> Irudia zaintzea ondo dago, baina eduki gabeko irudirik ez dugu nahi ezta?
>
> [1] http://librezale.org/wiki/Lokalizazio-gida
> [2] http://librezale.org/pipermail/librezale/2014-April/005523.html
> [3] http://librezale.org/wiki/Proiektuak
> [4] http://librezale.org/wiki/Hutsuneak_euskarazko_software_librean
>
> Nire hitzek inor mindu ez izana espero dut. Era dorpean izan badaiteke
> ere ekarpen bat egiten saiatzen ari naiz.
>
> Goraintziak denori,
>
> Txopi.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>



-- 
*patxi gaztelumendi*
www.gaztelumendi.org
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20140430/c1d94345/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago