[Librezale] Firefox OS euskaraz
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ost, Api 16, 09:21:46, CEST 2014
Kaixo Librezale!
Badira aste batzuk Mozillatik idatzi zidatela adieraziz Firefox OS
euskaraz modu ofizialean argitaratzeko interesa agertu dela
(partnerren interesa? batek daki).
Bete beharreko baldintzak argiak dira:
1. Arbela berde mantentzea [1]
2. Etengabe probatzen eta hobetzen joatea (ingurune honetan dauden
mugak eta sor daitezkeen arazoak agerikoak dira)
Une honetan Firefox OS 1.4ri buruz ari gara hizketan eta arbela berde dago.
Probak egiteko: Geeksphone gailua daukazuenok azken ROMa [2]
flasheatuz [3] gero euskarazko bertsioa aukeratzeko modua daukazue;
zuzenean azken lokalizazioak dauzka.
Komentatzen dutenez etorkizun hurbilean gailu erreferente berri bat
egongo da ("Flame") eta Mozillak honen gaineko kontrol osoa izango du,
beraz lokalizazioak probatzea errazagoa izateko bidean da.
Mesedez proiektuan laguntzeko prest zaudetenon aldetik iritziak eta
dudak entzun nahiko nituzke eta informazio osoa wikian jartzen joan
gaitezke. Gailu gehiago lortzeko bidea ere badaukagu inork probatzen
lagundu nahi izanez gero.
Aldi berean, lokalizazioa hobetu eta akatsak konpontzeko lan-fluxuari
buruzko komentarioak ere gustora entzungo nituzke, batez ere oraindik
orain halakorik zehaztu gabe dagoelako eta denbora-tarte txikian
konponketa dezente egin beharko direlako ziurrenik.
Zuen iritzien zain, beraz.
Julen.
[1] https://l10n.mozilla.org/teams/eu orriko "gaia-community" zuhaitza
[2] http://downloads.geeksphone.com/
[3] https://developer.mozilla.org/en-US/Firefox_OS/Firefox_OS_build_prerequisites#Have_a_compatible_device_or_use_an_emulator
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago