[Librezale] Firefox OS euskaraz

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Ost, Api 16, 09:58:30, CEST 2014


Aupa!

   Nik epe motzean tlfno berri bat hartu beharko dut. Prest nengoke 
Android utzi eta firefox OS hartuz  probak egitera beti ere "telegram" 
aplikazioa erabiltzerik badago, ezinbestekoa baitut pertsona nagusi 
baten zainketa koordinazioa  tarteko.

esango didazu....


Ander.



2014/04/16 09:21(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> Kaixo Librezale!
>
> Badira aste batzuk Mozillatik idatzi zidatela adieraziz Firefox OS
> euskaraz modu ofizialean argitaratzeko interesa agertu dela
> (partnerren interesa? batek daki).
>
> Bete beharreko baldintzak argiak dira:
> 1. Arbela berde mantentzea [1]
> 2. Etengabe probatzen eta hobetzen joatea (ingurune honetan dauden
> mugak eta sor daitezkeen arazoak agerikoak dira)
>
> Une honetan Firefox OS 1.4ri buruz ari gara hizketan eta arbela berde dago.
>
> Probak egiteko: Geeksphone gailua daukazuenok azken ROMa [2]
> flasheatuz [3] gero euskarazko bertsioa aukeratzeko modua daukazue;
> zuzenean azken lokalizazioak dauzka.
>
> Komentatzen dutenez etorkizun hurbilean gailu erreferente berri bat
> egongo da ("Flame") eta Mozillak honen gaineko kontrol osoa izango du,
> beraz lokalizazioak probatzea errazagoa izateko bidean da.
>
> Mesedez proiektuan laguntzeko prest zaudetenon aldetik iritziak eta
> dudak entzun nahiko nituzke eta informazio osoa wikian jartzen joan
> gaitezke. Gailu gehiago lortzeko bidea ere badaukagu inork probatzen
> lagundu nahi izanez gero.
>
> Aldi berean, lokalizazioa hobetu eta akatsak konpontzeko lan-fluxuari
> buruzko komentarioak ere gustora entzungo nituzke, batez ere oraindik
> orain halakorik zehaztu gabe dagoelako eta denbora-tarte txikian
> konponketa dezente egin beharko direlako ziurrenik.
>
> Zuen iritzien zain, beraz.
> Julen.
>
>
> [1] https://l10n.mozilla.org/teams/eu orriko "gaia-community" zuhaitza
> [2] http://downloads.geeksphone.com/
> [3] https://developer.mozilla.org/en-US/Firefox_OS/Firefox_OS_build_prerequisites#Have_a_compatible_device_or_use_an_emulator
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> .
>




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago