[Librezale] [mozilla.org] Australis eguneraketa

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Api 11, 09:56:13, CEST 2014


Aupa!

Firefox 29 apirilaren 29an argitaratuko da eta Australis izeneko
erabiltzaile-interfaze berria ekarriko du. Ziurrenik, Firefox 4
ondoren burutu den aldaketarik nabarmenena dauka azken erabiltzaileari
begira: erabiltzaile-interfaze berria.

Bista-bistakoa izango da aldaketa eta mozilla.org guneko orriak ere
moldatu egingo dira.

Ibaiek dagoeneko itzuli ditu hauek (aupa hi!) eta jarraian zenbat
zuzenketa proposatu nahi ditut:


https://www-demo4.allizom.org/eu/firefox/desktop/trust/

Konfidantza → Konfiantza

Firefox sortzerakoan, beste ezeren aurretik lehentasuntzat zeu zauzkan
misioa dugu buruan. → Firefox sortzerakoan, gure misioan zu zara
lehentasuna.

Kezka gabe nabigatzeko aukera izan dezazun egiten dugu. → Kezkarik
gabe nabigatzeko aukera izan dezazun egiten dugu.

Horregatik dago Firefox hori horrela dela ziurtatzeko ezaugarriz
betea. → Horregatik dago Firefox hori ziurtatzeko ezaugarriz betea.


https://www-demo4.allizom.org/eu/firefox/desktop/customize/

Ez dago hainbeste aukera eta horrelako malgutasuna ematen dizun beste
nabigatzailerik. → Ez dago hainbeste aukera eta malgutasun ematen
dizun beste nabigatzailerik.


https://www-demo4.allizom.org/eu/firefox/desktop/fast/

bizkorragotzeko → bizkortzeko/azkartzeko

Zoaz behar duzun tokira, ahalik bizkor eta errazen. → Zoaz behar duzun
tokira, ahalik eta bizkor eta errazen.


Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago