[Librezale] Libreofficen itzulbiratzen

Asier Sarasua Garmendia asiersar a bildua yahoo.com
Lar, Ira 21, 21:25:48, CEST 2013


lr., 2013.eko iraren 21a 17:58(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
> lr., 2013.eko iraren 21a 16:34(e)an, Asier Sarasua Garmendia(e)k idatzi
> zuen:
>> lr., 2013.eko iraren 21a 00:02(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
>>> Aupa
>>>
>>> Kontua da niri, eta kontsultatu dudan jendeari, itzulbiratze terminoa
>>> bueltak ematearekin lotzen dugula eta ez testuaren kokatzearekin.
>>> Hiztegietan ez dut itzulbiratu terminoa topatu eta Euskaltermek zuzenean
>>> lotzen du Windowsen itzulpenarekin eta ingelesezko "wrap", frantsesezko
>>> "retour a la ligne" eta gaztelaniazko "ajustar a la linea" terminoekin.
>>>
>>> Nire ustez delako "itzulbiratu" baino argigarriagoa izango zen "testuz
>>> inguratu".
>>> Zer iruditzen zaizue?
>>
>> "Itzulbiratu = Wrap" ez da soilik horretarako erabiltzen, baita justu
>> kontrakoa adierazteko ere, alegia testu bat kutxa baten barruan
>> sartuta dagoenean testu horrek kutxatik kanpora gainezka egingo duen
>> ala ez adierazteko. Begiratu adibidez LibreOffice Cal-en, "Formatua ->
>> Gelaxkak... -> Lerrokatzea -> Itzulbiratu testua automatikoki".
>>
>> Beno, azken finean gauza bera da, desberdintasuna da testua
>> objektuaren kanpotik edo objektuaren barruan itzulbiratzen dela; baina
>> bigarren kasu horretan ez litzateke aplikagarria izango "testuz
>> inguratu" itzulpena.
>>
>> Bestalde, "itzulbiratu" beste aplikazio askotan ere erabiltzen da, ez
>> soilik MS Office / LibreOffice bikotean, baita Inkscape eta GIMPen ere
>> ikusi dudanagatik, eta seguru beste toki askotan ere bai. Adibidez
>> gedit-en[1] eta ia seguru GNOMEko aplikazio guztietan.
>>
>> Dooteok Librezaleri bidali zion terminologian ere horrela dator.[2]
>>
>> Hala ere, onartzen dut lehen adiera horretarako (ez bigarrenerako)
>> zalantzaren bat egon daitekeela. Baina ongi pentsatuta, nik ez diot
>> aparteko arazorik ikusten testuak objektu batekin topo egiten duenean,
>> gainetik pasatuko den ala jauzia egin eta hurrengo lerrora igaroko den
>> (itzulbiratuko den, baina adi, ez objektua, testua baizik) adierazteko.
>>
>> Azkenik, beti bezala uste dut garrantzitsua dela koherentzia
>> mantentzea beste toki batzuetan egin diren itzulpenekin, denok
>> "itzulbiratu" ikusten dugunean ingeleseko "wrap" dela berehala jakin
>> dezagun.
>>
>> Baina beno, nire iritzia da hori.
>> Asier.
>>
>> [1]https://www.google.es/search?q=gedit+itzulbiratu+wrap&ie=utf-8&oe=utf-8&rls=org.mozilla:eu:official&client=firefox-a&gws_rd=cr&ei=-6s9UomEFs-IhQeQqYDgAg
>>
>> [2]http://librezale.org/pipermail/librezale/2012-August/004529.html
> Kaixo:
>
> Nire ustez "itzulbiratu" terminoaren arazoa da hitz hori ez duela ia
> inork ezagutzen. Hainbat euskara-irakasleei galdetuta batzuk ez zuten
> ezagutzen eta beste batzuk esaten zuten haren esanahia dela "biratu,
> buelta eman". Corpusetan bilatuta "Hauta lanerako euskal hiztegian ez da
> agertzen" eta "Ereduzko prosa gaur" korpusean prentsan ez du behin ere
> topatu eta liburuetan agerpen bat azaltzen da: Josu Landaren
> "Odolbildua" (Susa 2002) liburuko aipu honetan: "Itxaroteko eskatu zion
> eta denda zabalik zegoelako adierazle ziren eragiketa guztiak egin
> zituen: errotulutxoa itzulbiratu, pertsianak jaso, eta erakusleihoko
> argitxoak isiotu", eta bertan ere biratu esangurarekin.
>
> Ez dakit hitz hori noizbait erabili den eta gaur egun fosilizatua dagoen
> baina, nire ustez, jendeak ez du ezagutzen edo okerreko esanahia ematen
> dio eta irudia biratzeko aukerak espero ditu elementu horretan.
>
> Wrap terminoaren itzulpenen artean (itzulbiratu, bildu, inguratu...)
> inguratu da nire ikuspuntutik adierazgarriena.
> Gedit, Gimp eta Inkscape aplikazioetan begiratu dut baina menuetan ez
> dut topatu "itzulbiratu" terminoa eta ez dakit zer adieraz erabiltzen den.
>
> Kalkulu-orriaren kasuan ere ez "itzulbiratu" terminoa ez da batere
> argia. Zuk, Asier, esaten duzu "wrap"aren kontrako zentzua duela,
> interpreta genezake gelaxkak testua bildu-araztea nahi dugula, baina
> hemen ere beste espresio adierazgarriagoa bila genezake, hala nola
> "testua gelaxkara egokitu" esate baterako.

Ez, nik ez dut esan "wrap" hitzaren kontrako zentzua duela, baizik eta 
"testuz inguratu" terminoaren kontrako zentzua duela. Agian "wrap" 
egokia da bi kasuetan, baina "testuz inguratu" ez, eta nik uste dut ahal 
bada termino bakarra erabili behar dela ingeleseko termino bakarra 
itzultzeko.

Argitzeko: "wrap" zera da kasu honetan, testua moldatzea beste objektu 
batzuen formara egokitu dadin. Objektuen kanpotik edo barrutik.

"Egokitu" izan daiteke ordaina, ze horrek bi kasuetarako balio dezake. 
"Inguratu" ez zait egokia iruditzen, ze nire ustez horrek bakarrik balio 
du testua objektuen kanpotik dagoenean.

Asier.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago