[Librezale] Libreofficen itzulbiratzen
Alexander Gabilondo
alexgabilondo a bildua gmail.com
Lar, Ira 21, 22:29:26, CEST 2013
lr., 2013.eko iraren 21a 21:25(e)an, Asier Sarasua Garmendia(e)k idatzi
zuen:
> lr., 2013.eko iraren 21a 17:58(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
>> lr., 2013.eko iraren 21a 16:34(e)an, Asier Sarasua Garmendia(e)k idatzi
>> zuen:
>>> lr., 2013.eko iraren 21a 00:02(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi
>>> zuen:
>>>> Aupa
>>>>
>>>> Kontua da niri, eta kontsultatu dudan jendeari, itzulbiratze terminoa
>>>> bueltak ematearekin lotzen dugula eta ez testuaren kokatzearekin.
>>>> Hiztegietan ez dut itzulbiratu terminoa topatu eta Euskaltermek
>>>> zuzenean
>>>> lotzen du Windowsen itzulpenarekin eta ingelesezko "wrap",
>>>> frantsesezko
>>>> "retour a la ligne" eta gaztelaniazko "ajustar a la linea"
>>>> terminoekin.
>>>>
>>>> Nire ustez delako "itzulbiratu" baino argigarriagoa izango zen "testuz
>>>> inguratu".
>>>> Zer iruditzen zaizue?
>>>
>>> "Itzulbiratu = Wrap" ez da soilik horretarako erabiltzen, baita justu
>>> kontrakoa adierazteko ere, alegia testu bat kutxa baten barruan
>>> sartuta dagoenean testu horrek kutxatik kanpora gainezka egingo duen
>>> ala ez adierazteko. Begiratu adibidez LibreOffice Cal-en, "Formatua ->
>>> Gelaxkak... -> Lerrokatzea -> Itzulbiratu testua automatikoki".
>>>
>>> Beno, azken finean gauza bera da, desberdintasuna da testua
>>> objektuaren kanpotik edo objektuaren barruan itzulbiratzen dela; baina
>>> bigarren kasu horretan ez litzateke aplikagarria izango "testuz
>>> inguratu" itzulpena.
>>>
>>> Bestalde, "itzulbiratu" beste aplikazio askotan ere erabiltzen da, ez
>>> soilik MS Office / LibreOffice bikotean, baita Inkscape eta GIMPen ere
>>> ikusi dudanagatik, eta seguru beste toki askotan ere bai. Adibidez
>>> gedit-en[1] eta ia seguru GNOMEko aplikazio guztietan.
>>>
>>> Dooteok Librezaleri bidali zion terminologian ere horrela dator.[2]
>>>
>>> Hala ere, onartzen dut lehen adiera horretarako (ez bigarrenerako)
>>> zalantzaren bat egon daitekeela. Baina ongi pentsatuta, nik ez diot
>>> aparteko arazorik ikusten testuak objektu batekin topo egiten duenean,
>>> gainetik pasatuko den ala jauzia egin eta hurrengo lerrora igaroko den
>>> (itzulbiratuko den, baina adi, ez objektua, testua baizik) adierazteko.
>>>
>>> Azkenik, beti bezala uste dut garrantzitsua dela koherentzia
>>> mantentzea beste toki batzuetan egin diren itzulpenekin, denok
>>> "itzulbiratu" ikusten dugunean ingeleseko "wrap" dela berehala jakin
>>> dezagun.
>>>
>>> Baina beno, nire iritzia da hori.
>>> Asier.
>>>
>>> [1]https://www.google.es/search?q=gedit+itzulbiratu+wrap&ie=utf-8&oe=utf-8&rls=org.mozilla:eu:official&client=firefox-a&gws_rd=cr&ei=-6s9UomEFs-IhQeQqYDgAg
>>>
>>>
>>> [2]http://librezale.org/pipermail/librezale/2012-August/004529.html
>> Kaixo:
>>
>> Nire ustez "itzulbiratu" terminoaren arazoa da hitz hori ez duela ia
>> inork ezagutzen. Hainbat euskara-irakasleei galdetuta batzuk ez zuten
>> ezagutzen eta beste batzuk esaten zuten haren esanahia dela "biratu,
>> buelta eman". Corpusetan bilatuta "Hauta lanerako euskal hiztegian ez da
>> agertzen" eta "Ereduzko prosa gaur" korpusean prentsan ez du behin ere
>> topatu eta liburuetan agerpen bat azaltzen da: Josu Landaren
>> "Odolbildua" (Susa 2002) liburuko aipu honetan: "Itxaroteko eskatu zion
>> eta denda zabalik zegoelako adierazle ziren eragiketa guztiak egin
>> zituen: errotulutxoa itzulbiratu, pertsianak jaso, eta erakusleihoko
>> argitxoak isiotu", eta bertan ere biratu esangurarekin.
>>
>> Ez dakit hitz hori noizbait erabili den eta gaur egun fosilizatua dagoen
>> baina, nire ustez, jendeak ez du ezagutzen edo okerreko esanahia ematen
>> dio eta irudia biratzeko aukerak espero ditu elementu horretan.
>>
>> Wrap terminoaren itzulpenen artean (itzulbiratu, bildu, inguratu...)
>> inguratu da nire ikuspuntutik adierazgarriena.
>> Gedit, Gimp eta Inkscape aplikazioetan begiratu dut baina menuetan ez
>> dut topatu "itzulbiratu" terminoa eta ez dakit zer adieraz erabiltzen
>> den.
>>
>> Kalkulu-orriaren kasuan ere ez "itzulbiratu" terminoa ez da batere
>> argia. Zuk, Asier, esaten duzu "wrap"aren kontrako zentzua duela,
>> interpreta genezake gelaxkak testua bildu-araztea nahi dugula, baina
>> hemen ere beste espresio adierazgarriagoa bila genezake, hala nola
>> "testua gelaxkara egokitu" esate baterako.
>
> Ez, nik ez dut esan "wrap" hitzaren kontrako zentzua duela, baizik eta
> "testuz inguratu" terminoaren kontrako zentzua duela. Agian "wrap"
> egokia da bi kasuetan, baina "testuz inguratu" ez, eta nik uste dut
> ahal bada termino bakarra erabili behar dela ingeleseko termino
> bakarra itzultzeko.
>
> Argitzeko: "wrap" zera da kasu honetan, testua moldatzea beste objektu
> batzuen formara egokitu dadin. Objektuen kanpotik edo barrutik.
>
> "Egokitu" izan daiteke ordaina, ze horrek bi kasuetarako balio dezake.
> "Inguratu" ez zait egokia iruditzen, ze nire ustez horrek bakarrik
> balio du testua objektuen kanpotik dagoenean.
>
> Asier.
>
Izan liteke,
testu prozesadorean: testua egokitu (ez egokitu, orri-egokitzea,
orri-egokitze optimoa)
kalkulu orrian : testua gelaxkara egokitu
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago