[Librezale] Libreofficen itzulbiratzen

Alexander Gabilondo alexgabilondo a bildua gmail.com
Lar, Ira 21, 17:58:32, CEST 2013


lr., 2013.eko iraren 21a 16:34(e)an, Asier Sarasua Garmendia(e)k idatzi 
zuen:
> lr., 2013.eko iraren 21a 00:02(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
>> Aupa
>>
>> Kontua da niri, eta kontsultatu dudan jendeari, itzulbiratze terminoa
>> bueltak ematearekin lotzen dugula eta ez testuaren kokatzearekin.
>> Hiztegietan ez dut itzulbiratu terminoa topatu eta Euskaltermek zuzenean
>> lotzen du Windowsen itzulpenarekin eta ingelesezko "wrap", frantsesezko
>> "retour a la ligne" eta gaztelaniazko "ajustar a la linea" terminoekin.
>>
>> Nire ustez delako "itzulbiratu" baino argigarriagoa izango zen "testuz
>> inguratu".
>> Zer iruditzen zaizue?
>
> "Itzulbiratu = Wrap" ez da soilik horretarako erabiltzen, baita justu 
> kontrakoa adierazteko ere, alegia testu bat kutxa baten barruan 
> sartuta dagoenean testu horrek kutxatik kanpora gainezka egingo duen 
> ala ez adierazteko. Begiratu adibidez LibreOffice Cal-en, "Formatua -> 
> Gelaxkak... -> Lerrokatzea -> Itzulbiratu testua automatikoki".
>
> Beno, azken finean gauza bera da, desberdintasuna da testua 
> objektuaren kanpotik edo objektuaren barruan itzulbiratzen dela; baina 
> bigarren kasu horretan ez litzateke aplikagarria izango "testuz 
> inguratu" itzulpena.
>
> Bestalde, "itzulbiratu" beste aplikazio askotan ere erabiltzen da, ez 
> soilik MS Office / LibreOffice bikotean, baita Inkscape eta GIMPen ere 
> ikusi dudanagatik, eta seguru beste toki askotan ere bai. Adibidez 
> gedit-en[1] eta ia seguru GNOMEko aplikazio guztietan.
>
> Dooteok Librezaleri bidali zion terminologian ere horrela dator.[2]
>
> Hala ere, onartzen dut lehen adiera horretarako (ez bigarrenerako) 
> zalantzaren bat egon daitekeela. Baina ongi pentsatuta, nik ez diot 
> aparteko arazorik ikusten testuak objektu batekin topo egiten duenean, 
> gainetik pasatuko den ala jauzia egin eta hurrengo lerrora igaroko den 
> (itzulbiratuko den, baina adi, ez objektua, testua baizik) adierazteko.
>
> Azkenik, beti bezala uste dut garrantzitsua dela koherentzia 
> mantentzea beste toki batzuetan egin diren itzulpenekin, denok 
> "itzulbiratu" ikusten dugunean ingeleseko "wrap" dela berehala jakin 
> dezagun.
>
> Baina beno, nire iritzia da hori.
> Asier.
>
> [1]https://www.google.es/search?q=gedit+itzulbiratu+wrap&ie=utf-8&oe=utf-8&rls=org.mozilla:eu:official&client=firefox-a&gws_rd=cr&ei=-6s9UomEFs-IhQeQqYDgAg 
>
> [2]http://librezale.org/pipermail/librezale/2012-August/004529.html
Kaixo:

Nire ustez "itzulbiratu" terminoaren arazoa da hitz hori ez duela ia 
inork ezagutzen. Hainbat euskara-irakasleei galdetuta batzuk ez zuten 
ezagutzen eta beste batzuk esaten zuten haren esanahia dela "biratu, 
buelta eman". Corpusetan bilatuta "Hauta lanerako euskal hiztegian ez da 
agertzen" eta "Ereduzko prosa gaur" korpusean prentsan ez du behin ere 
topatu eta liburuetan agerpen bat azaltzen da: Josu Landaren 
"Odolbildua" (Susa 2002) liburuko aipu honetan: "Itxaroteko eskatu zion 
eta denda zabalik zegoelako adierazle ziren eragiketa guztiak egin 
zituen: errotulutxoa itzulbiratu, pertsianak jaso, eta erakusleihoko 
argitxoak isiotu", eta bertan ere biratu esangurarekin.

Ez dakit hitz hori noizbait erabili den eta gaur egun fosilizatua dagoen 
baina, nire ustez, jendeak ez du ezagutzen edo okerreko esanahia ematen 
dio eta irudia biratzeko aukerak espero ditu elementu horretan.

Wrap terminoaren itzulpenen artean (itzulbiratu, bildu, inguratu...) 
inguratu da nire ikuspuntutik adierazgarriena.
Gedit, Gimp eta Inkscape aplikazioetan begiratu dut baina menuetan ez 
dut topatu "itzulbiratu" terminoa eta ez dakit zer adieraz erabiltzen den.

Kalkulu-orriaren kasuan ere ez "itzulbiratu" terminoa ez da batere 
argia. Zuk, Asier, esaten duzu "wrap"aren kontrako zentzua duela, 
interpreta genezake gelaxkak testua bildu-araztea nahi dugula, baina 
hemen ere beste espresio adierazgarriagoa bila genezake, hala nola 
"testua gelaxkara egokitu" esate baterako.

Kasu bietan ez dut zalantzan jartzen "itzulbiratu" terminoaren 
zuzentasuna bere adierazgarritasuna baizik.

Osasuna

> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago