[Librezale] Libreofficen itzulbiratzen

Asier Sarasua Garmendia asiersar a bildua yahoo.com
Lar, Ira 21, 16:34:19, CEST 2013


lr., 2013.eko iraren 21a 00:02(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
> Aupa
>
> Kontua da niri, eta kontsultatu dudan jendeari, itzulbiratze terminoa
> bueltak ematearekin lotzen dugula eta ez testuaren kokatzearekin.
> Hiztegietan ez dut itzulbiratu terminoa topatu eta Euskaltermek zuzenean
> lotzen du Windowsen itzulpenarekin eta ingelesezko "wrap", frantsesezko
> "retour a la ligne" eta gaztelaniazko "ajustar a la linea" terminoekin.
>
> Nire ustez delako "itzulbiratu" baino argigarriagoa izango zen "testuz
> inguratu".
> Zer iruditzen zaizue?

"Itzulbiratu = Wrap" ez da soilik horretarako erabiltzen, baita justu 
kontrakoa adierazteko ere, alegia testu bat kutxa baten barruan sartuta 
dagoenean testu horrek kutxatik kanpora gainezka egingo duen ala ez 
adierazteko. Begiratu adibidez LibreOffice Cal-en, "Formatua -> 
Gelaxkak... -> Lerrokatzea -> Itzulbiratu testua automatikoki".

Beno, azken finean gauza bera da, desberdintasuna da testua objektuaren 
kanpotik edo objektuaren barruan itzulbiratzen dela; baina bigarren kasu 
horretan ez litzateke aplikagarria izango "testuz inguratu" itzulpena.

Bestalde, "itzulbiratu" beste aplikazio askotan ere erabiltzen da, ez 
soilik MS Office / LibreOffice bikotean, baita Inkscape eta GIMPen ere 
ikusi dudanagatik, eta seguru beste toki askotan ere bai. Adibidez 
gedit-en[1] eta ia seguru GNOMEko aplikazio guztietan.

Dooteok Librezaleri bidali zion terminologian ere horrela dator.[2]

Hala ere, onartzen dut lehen adiera horretarako (ez bigarrenerako) 
zalantzaren bat egon daitekeela. Baina ongi pentsatuta, nik ez diot 
aparteko arazorik ikusten testuak objektu batekin topo egiten duenean, 
gainetik pasatuko den ala jauzia egin eta hurrengo lerrora igaroko den 
(itzulbiratuko den, baina adi, ez objektua, testua baizik) adierazteko.

Azkenik, beti bezala uste dut garrantzitsua dela koherentzia mantentzea 
beste toki batzuetan egin diren itzulpenekin, denok "itzulbiratu" 
ikusten dugunean ingeleseko "wrap" dela berehala jakin dezagun.

Baina beno, nire iritzia da hori.
Asier.

[1]https://www.google.es/search?q=gedit+itzulbiratu+wrap&ie=utf-8&oe=utf-8&rls=org.mozilla:eu:official&client=firefox-a&gws_rd=cr&ei=-6s9UomEFs-IhQeQqYDgAg
[2]http://librezale.org/pipermail/librezale/2012-August/004529.html



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago