[Librezale] Libreofficeren text field
dooteo
dooteo a bildua zundan.com
Ast, Ira 5, 09:52:26, CEST 2013
Yeuuuuuuuuuuuup berriro,
Jatorrizko mezua: og., 2013-09-05 09:35 +0200, egilea: dooteo
> Egunon guztioi,
>
> Jatorrizko mezua: az., 2013-09-04 17:14 +0200, egilea: Alexander
> Gabilondo
> > az., 2013.eko iraren 04a 07:47(e)an, Asier Sarasua Garmendia(e)k idatzi
> > zuen:
> > > az., 2013.eko iraren 04a 00:17(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
> > >> Kontua da gaur ikusi dudala bideo-tutorial Desde Linux blogean [1]
> > >> azaltzen duena nola sortu pdf inprimakiak LibreOfficen; bideoa
> > >> gazteleraz dago eta inprimaki-kontroletan agertzen da "campo de texto"
> > >> izeneko kontrol bat euskaraz "testu-koadroa" izena duena.
> > >
> > > https://help.libreoffice.org/Common/Form_Controls#Text_Box
> > >
> > > MS Officen ere horrela deitzen dute, "text box":
> > > http://office.microsoft.com/en-us/access-help/add-a-text-box-control-to-a-form-or-report-HA010075983.aspx
> > >
> > >
> > > Asier.
> > Bai, Asier. Ez dago dudarik ingelesez text box terminoa erabiltzen duela.
> >
> > Text Box: Text boxes are fields in which the user can enter text. In a
> > form, text boxes display data or allow for new data input.
> >
> > Niri pertsonalki ulergarriagoa egiten zait testu-eremua baina
> > diferentzia oso txikia da eta neronek ere ez nuke testu-koadroa
> > aldatuko. Eskerrik asko Asier.
>
> Testuingurua ongi aztertu beharko da. Erabiltzailearen ikuspegitik
> testua sartzeko lekua bada, orduan testu-eremua beharko luke. Baina
> inprimakia diseinatzen ari den batentzako posizio zehatz batean kontrol
> mota bat ('box') jartzera doa, bere propietateak izango dituena.
> Ikuspegi honetatik uler daiteke 'testu-kontrola' itzulpena erabiltzea.
>
> Euskalterm hiztegian 'box' bilatu dut, eta hona hemen emaitzetariko
> batzuk:
>
> List Box -> Zerrenda-koadroa
> Scrolling Text Box -> Testu-koadro korritzailea
> Scrolling Text Box Properties -> Testu-koadro korritzailearen
> propietateak
> Text Box -> Testu-koadroa
>
> text box
>
> - Informatika > Bulegotika > Orokorrak -
>
> eu testu-koadro (4)
>
> Definizioa :
>
> Zuzenean testua idazteko aukera eskaintzen duen kontrola, koadro huts
> baten itxura duena. Esate baterako, Interneten bilaketak egiten
> direnean, bilatu nahi diren hitzak idazteko inprimakian azaltzen den
> koadroa.
>
>
> es cuadro de texto
> fr boîte de texte
> zone de texte
> en text box
> [Hiztegi terminologikoa] [2011]
>
>
> GNOMEko itzulpen memorietan (beste fitxategi batzuen artean
> libgnomecanvasless ) ere 'testu-koadro' gisa agertzen zaigu itzulita
>
> Itzulpen memorietan 'Text field' bilaketa egitean, 'testu-eremu'
> itzulpena agertzen da.
>
> Laburtzeko, jatorrizko mezuan 'box' agertzean itzulpenak 'koadro' gisa
> egin dira, 'field' agertzen diren kasuetan 'eremu' erabili izan da.
>
Ahaztu zait aipatzea, bai 'text box' bai 'text field' kontzeptualki
gauza berdinak direnez, bi kasuetan itzulpen bakarra erabili beharko
genukeela:
'testu-eremua'
Egoera honen aurrean GNOME proiektuko mezuetan zuzen dezaket itzulpena
(bere lanak eskatuko dizkit). Edo bestela, aurrez 'testu-koadro' agertu
izan direnean halaxe utzi eta berrietan 'testu-eremu' gisa itzul
dezaket.
Zer diozue?
Dooteo
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago