[Librezale] Libreofficeren text field
dooteo
dooteo a bildua zundan.com
Ast, Ira 5, 09:35:32, CEST 2013
Egunon guztioi,
Jatorrizko mezua: az., 2013-09-04 17:14 +0200, egilea: Alexander
Gabilondo
> az., 2013.eko iraren 04a 07:47(e)an, Asier Sarasua Garmendia(e)k idatzi
> zuen:
> > az., 2013.eko iraren 04a 00:17(e)an, Alexander Gabilondo(e)k idatzi zuen:
> >> Kontua da gaur ikusi dudala bideo-tutorial Desde Linux blogean [1]
> >> azaltzen duena nola sortu pdf inprimakiak LibreOfficen; bideoa
> >> gazteleraz dago eta inprimaki-kontroletan agertzen da "campo de texto"
> >> izeneko kontrol bat euskaraz "testu-koadroa" izena duena.
> >
> > https://help.libreoffice.org/Common/Form_Controls#Text_Box
> >
> > MS Officen ere horrela deitzen dute, "text box":
> > http://office.microsoft.com/en-us/access-help/add-a-text-box-control-to-a-form-or-report-HA010075983.aspx
> >
> >
> > Asier.
> Bai, Asier. Ez dago dudarik ingelesez text box terminoa erabiltzen duela.
>
> Text Box: Text boxes are fields in which the user can enter text. In a
> form, text boxes display data or allow for new data input.
>
> Niri pertsonalki ulergarriagoa egiten zait testu-eremua baina
> diferentzia oso txikia da eta neronek ere ez nuke testu-koadroa
> aldatuko. Eskerrik asko Asier.
Testuingurua ongi aztertu beharko da. Erabiltzailearen ikuspegitik
testua sartzeko lekua bada, orduan testu-eremua beharko luke. Baina
inprimakia diseinatzen ari den batentzako posizio zehatz batean kontrol
mota bat ('box') jartzera doa, bere propietateak izango dituena.
Ikuspegi honetatik uler daiteke 'testu-kontrola' itzulpena erabiltzea.
Euskalterm hiztegian 'box' bilatu dut, eta hona hemen emaitzetariko
batzuk:
List Box -> Zerrenda-koadroa
Scrolling Text Box -> Testu-koadro korritzailea
Scrolling Text Box Properties -> Testu-koadro korritzailearen
propietateak
Text Box -> Testu-koadroa
text box
- Informatika > Bulegotika > Orokorrak -
eu testu-koadro (4)
Definizioa :
Zuzenean testua idazteko aukera eskaintzen duen kontrola, koadro huts
baten itxura duena. Esate baterako, Interneten bilaketak egiten
direnean, bilatu nahi diren hitzak idazteko inprimakian azaltzen den
koadroa.
es cuadro de texto
fr boîte de texte
zone de texte
en text box
[Hiztegi terminologikoa] [2011]
GNOMEko itzulpen memorietan (beste fitxategi batzuen artean
libgnomecanvasless ) ere 'testu-koadro' gisa agertzen zaigu itzulita
Itzulpen memorietan 'Text field' bilaketa egitean, 'testu-eremu'
itzulpena agertzen da.
Laburtzeko, jatorrizko mezuan 'box' agertzean itzulpenak 'koadro' gisa
egin dira, 'field' agertzen diren kasuetan 'eremu' erabili izan da.
Dooteo
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago