[Librezale] libreoffice calc kopuruak

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Ast, Ira 5, 15:34:25, CEST 2013


Kaixo:

  libreofficeko aplikazioetan pantaila azpiko informazio barra oso
erabilgarria da.

calc aplikazioa eskuman zoom barra dago eta hurrengoa oso informazio
praktikoa ematen du aukeratutako gelaxken inguruan, lehenetsiz batura.

(zenbatetan idatzi duzue batura bat alboko gelaxka batean informazio hor
izanik? nik askotan behintzat)

bertan saguaren eskumako botoiaz klik eginez beste aukerak zeintzuk diren
ikusten da, Bataz bestekoa....

bi nahiko ulertezin daude:

Kopurua2
Kopurua

Kopurua2 =  aukeratuta ditugun gelaxka kopurua ematen digu.
Kopurua = aukeratuta ditugun gelaxketatik zenbat diren kopuru bat esaten
digu.


Kopurua2 => 'Gelaxkak zenbatu'  jarriko nuke.
Kopurua => 'Kopuruak' erabiliko nuke.

izan ontsa!

Ander.
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20130905/4424893f/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago