[Librezale] libreoffice calc kopuruak
Asier Sarasua Garmendia
asiersar a bildua yahoo.com
Ast, Ira 5, 17:33:37, CEST 2013
og., 2013.eko iraren 05a 15:34(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> libreofficeko aplikazioetan pantaila azpiko informazio barra oso
> erabilgarria da.
>
> calc aplikazioa eskuman zoom barra dago eta hurrengoa oso informazio
> praktikoa ematen du aukeratutako gelaxken inguruan, lehenetsiz batura.
>
> (zenbatetan idatzi duzue batura bat alboko gelaxka batean informazio hor
> izanik? nik askotan behintzat)
>
> bertan saguaren eskumako botoiaz klik eginez beste aukerak zeintzuk
> diren ikusten da, Bataz bestekoa....
>
> bi nahiko ulertezin daude:
>
> Kopurua2
> Kopurua
>
> Kopurua2 = aukeratuta ditugun gelaxka kopurua ematen digu.
> Kopurua = aukeratuta ditugun gelaxketatik zenbat diren kopuru bat esaten
> digu.
>
>
> Kopurua2 => 'Gelaxkak zenbatu' jarriko nuke.
> Kopurua => 'Kopuruak' erabiliko nuke.
>
Ez dut inoiz erabili funtzio hori gaur arte, baina Pootlen begiratuta,
"kopurua2" katea ingelesezko "CountA" katea itzultzeko erabili dela
ikusi dut.
Gaztelaniaz "Cantidad2" jarri dutela ikusi dut, beharbada horregatik
euskaraz norbaitek "Kopurua2" idatzi du.
Funtzio horrek zer egiten duen hemen azaltzen du:
https://help.libreoffice.org/Calc/Statistical_Functions_Part_One#COUNTA
Laburbilduz bi funtzio daude:
- Count, zenbakizko balioak dituzten gelaxken kopurua ematen du
- CountA, edozein balio (testuak, etab. barne) dituzten gelaxken kopurua da
Bide batez, funtzionaltasun horretan badago beste aukera bat, baina
desberdin dago itzulita hautatzera zoazenean ("Hautapen-zenbaketa") eta
hautatuta daukazunean("Hautapenaren kopurua"). Ingelesez "Selection
count" da.
Nire proposamena hau da:
- Count: Zenbakidun gelaxka-kopurua
- CountA: Baliodun gelaxka-kopurua
- Selection Count: Hautatutako gelaxka-kopurua
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago