[Librezale] terminologia: 'timestamp'
Gorka Azkarate Zubiaur
gorkaazkarate a bildua gmail.com
Al, Urr 28, 13:07:17, CET 2013
Kaixo berriro ere,
ez dut kontu txiki honekin, inondik ere, matraka handiegirik eman
nahi... baina, halako batean, agian, librezale taldeko baten bat
animatuko da eu.wikipedian *'timestamp'* artikuluaren euskal ordaina
ematen [2] eta nago oraindik ere garaiz gaudela euskal ordainik
egokiena hautatzeko; orain arte eman diren ordainen artean bat
aukeratzeko edota, beharra ikustekotan, berri bat proposatzeko.
Julen; 'ordu-zigilua' erabili da, bai, baina baita beste aldaera
batzuk ere. Terminoa, oraingoz, ez dirudi euskaraz finkaturik dagoenik
[1]
[1] http://en.eu.open-tran.eu/suggest/timestamp
Auzoko hizkuntzetako wikipedietan begiratuz gero ere, badaude hainbat
iradokizun:
fr.wikipedia.org - 'Horodatage' euskaraz nekez kalka daitekeen egokitzapena
de.wikipedia.org - 'Zeitstempel' kalko zuzena, itzulpen literarioa
es.wikipedia.org - 'Timestamp' bere horretan mailegatua
it.wikipedia.org - 'Marca temporale' > euskaraz ere proposatu den
'denbora-marka' beraz
pt.wikipedia.org - 'Marca temporal' > 'denbora-marka' berriro ere
[1] open-tran horretan ikus daitekeenez, euskaraz 'timestamp' hitz
konposatuaren lehen zatirako, batez ere: 'data-' 'ordu-' eta
'denbora-' ordainak eman dira eta bigarren zatian '-marka' agertzen
zaigu, italieraren eta portugesaren bidetik, eta '-zigilua'
alemanieraz bezala, itzulpen literarioa...
Uste dut oraindik ere garaiz gaudela euskaraz ere itzulpen literarioa
proposatzeko: 'denbora-zigilua'.
Baina herriak du hitza eta erabakitzeko ahalmena. (Kontu hauetan bai
behintzat ;-)
Zuen esanetara.
[2] (... eta eu.wikipediaren helburua hori ez den arren, itzulpenik
kanonikoena proposaturik geratuko da, nik uste)
--
Gorka Azk.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago