[Librezale] terminologia: 'timestamp'
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Al, Urr 28, 10:42:23, CET 2013
Aupa Gorka,
Gorka Azkarate Zubiaur<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2013 urria 27 08:44):
> Kaixo librezaleok,
>
> Behar bada lehenago ere agertuko zen kontua...
>
> Open-Tranek eta Euskaltermek *'data-zigilua', 'ordu-zigilua'*
> eskaintzen badute ere, VLC testuinguruan, *denbora-zigilua*
> "asmatzeko" beharra sentitu dut.
>
> Izan ere, esate baterako kate honetan, timestamp horri hobeto doakiola uste dut:
>
> 'Subtitle sync / bookmark subtitle timestamp'
>
> Azpitituluak eta audioak sinkronizatzerakoan, datari edo orduari
> baino, denborari begiratzen zaio: minutuetan eta segundoetan neurtuko
> den denborari.
>
VLCren fitxategi berean honakoa dago:
#: modules/demux/ps.c:44
msgid ""
"Normally we use the timestamps of the MPEG files to calculate position and "
"duration. However sometimes this might not be usable. Disable this option to"
" calculate from the bitrate instead."
msgstr ""
"Normalean, MPEG fitxategien ordu-zigiluak kokalekua eta iraupena "
"kalkulatzeko erabiltzen ditugu. Dena den, batzuetan baliteke hori ezin "
"erabili izatea. Desgaitu aukera hau horren ordez bit-emarian oinarrituz "
"kalkulatzeko."
Wikipediaren arabera [1], MPEG fitxategietako 'timestamp' hori zuk
diozun gauza bererako erabiltzen da, audioa, bideoa eta azpitituluak
sinkronizatzeko, alegia. Hortaz, testuinguru horretan dagoeneko
'ordu-zigilua' erabili bada (horren zuzentasuna baloratzera sartu
gabe), estilo-liburuaren irizpidea jarraituko nuke.
Julen.
[1] https://en.wikipedia.org/wiki/Presentation_timestamp
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago