[Librezale] terminologia: 'timestamp'
Gorka Azkarate Zubiaur
gorkaazkarate a bildua gmail.com
Iga, Urr 27, 08:44:30, CET 2013
Kaixo librezaleok,
Behar bada lehenago ere agertuko zen kontua...
Open-Tranek eta Euskaltermek *'data-zigilua', 'ordu-zigilua'*
eskaintzen badute ere, VLC testuinguruan, *denbora-zigilua*
"asmatzeko" beharra sentitu dut.
Izan ere, esate baterako kate honetan, timestamp horri hobeto doakiola uste dut:
'Subtitle sync / bookmark subtitle timestamp'
Azpitituluak eta audioak sinkronizatzerakoan, datari edo orduari
baino, denborari begiratzen zaio: minutuetan eta segundoetan neurtuko
den denborari.
Gainera, 'time' hori > 'denbora' bezala euskaratzea ez dirudi
ausarkeria handiegia.
(Gure estilo-liburuari [1] traizioa egiten ari natzaiola badakit ;-)
> Librezale taldearen irizpide batzuk:
>
> Librezale taldeko kideok ez ditugu behar ditugunean euskal hitzak edo esapideak asmatuko. Asmatzen hasi baino lehenago dauden eta ez dauden hiztegi guztiak arakatuko ditugu.
[1] http://librezale.org/wiki/Terminologia
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago