[Librezale] [Terminologia] Snapshot
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
As, Urr 15, 18:20:33, CEST 2013
Aupa,
dooteo<dooteo a bildua zundan.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 urria 15 09:09):
> Egunon denoi
>
> Jatorrizko mezua: al., 2013-10-14 22:19 +0200, egilea: Julen Ruiz
> Aizpuru
>>
>> Badago beste testuinguru bat "snapshot" erabil daitekeena eta zuzendu
>> nahi duzun mezuan esango nuke hori hartu dela kontutan: makina
>> birtualetan momentu jakin bateko egoera gordetzeko aukera ematen
>> denean. Kasu horretan "egoera-argazki" ondo dagoela esango nuke.
>
> 'egoera-argazki' ez da ulergarria, ez adituentzako ez erabiltzaile
> arruntentzako. Egokiagoa iruditzen zait 'bat-bateko egoera', eta [1]
> webguneak aipatzen duen arabera, 'egoera' hitza ere ez da oso zuzena.
>
> Testuinguru honetan jatorrizko snapshot-ek ingelesezko 'frozen image'
> adierazten du, eta ez da 'egoerari' buruz ari, baizik eta disko
> partizioaren izoztutako (bat-bateko) edukiari buruz.
Nire azken paragrafo hori makina birtualei buruz zihoan, ez Btrfs
fitxategi-sistemari buruz. Btrfs-ren testuinguruan ados nago
'egoera-argazki' ez dela ulergarria.
Makina birtualen 'snapshot'en inplementazioari buruz gehiago
irakurrita[1], funtzionamendua fitxategi-sistema baten 'snapshot'en
antzerakoa da: bi fitxategi, bata irakurketarako soilik eta
'copy-on-write' estrategia. Baina erabiltzaileari begira ikuspegi
semantikotik gordetzen dena makinaren puntu jakin bateko *egoera* da.
Horregatik nion 'egoera-argazkia'.
> Garbiena 'bat-bateko edukia' bezalako zerbait litzateke:
>
> Btrfs Snapshot Directory
> Btrfs-ren bat-bateko edukiaren direktorioa
>
> Btrfs Snapshot Name
> Btrfs-ren bat-bateko edukiaren izena
>
>> Laburbilduz, testuinguruaren arabera, "snapshot" honela emango nuke:
>> - "argazkia" / "pantaila-argazkia", kaptura grafiko bati buruz ari garenean
>> - "bat-bateko bertsioa", une jakin bateko software-argitalpen bati
>> buruz ari garenean
>> - "irudia", fitxategi eta fitxategi-sistemekin gabiltzanean
>> - "egoera-argazkia", makina birtual baten momentu jakin bateko
>> egoera adierazten duenean
>
> Arestian aipatu bezala, ez dut 'egoera-argazkia' ontzat jotzen.
> 'bat-bateko edukia' edo antzeko beste zerbaiten aldekoa naiz.
Ahaztu nire atzoko proposamen-zerrenda.
Txopik esandakoak kontuan hartuta eta dagoeneko fitxategi-sistemetan
'irudia' erabiltzen dela kontuan hartuta, zergatik ez erabili
'bat-bateko irudia'? Estekatu duzun orriak berak dio jatorrizko
fitxategien datu-bloke berdinei erreferentzia egiten dien irudi izoztu
bat dela.
Ondorioz, eta koherentziaz, makina birtualen kasuan ere
'egoera-irudia' erabiliko nuke.
Ze iritzi?
Julen.
[1] https://en.wikipedia.org/wiki/Snapshot_%28computer_storage%29#In_virtualization
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago