[Librezale] [Terminologia] Snapshot
dooteo
dooteo a bildua zundan.com
As, Urr 15, 09:09:19, CEST 2013
Egunon denoi
Jatorrizko mezua: al., 2013-10-14 22:19 +0200, egilea: Julen Ruiz
Aizpuru
> Gabon!
>
> dooteo<dooteo a bildua zundan.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 urria 14 21:55):
> > Gabon guztioi,
> >
> > Debian banaketaren Schroot-i dagokion POa ia amaituta daukat. Azken
> > esladi gutxi batzuk falta zaizkit euskaratzeko.
> >
> > 'Take display snapshot' batek 'Atera pantaila-argazkia' edo antzeko
> > zerbait adierazten du, baina unekoa ez da testuinguru berdina.
> >
> > Gauza da 'snapshot' kontzeptua garapeneko edo erabat desegonkorra izaten
> > den produktu baten nolabaiteko 'argitalpena'.
> >
> > Aurreko euskaraketan ezu bat honela itzulita zegoen:
> >
> > Build using the current GCC development snapshot
> > Uneko GCC garapen egoera-argazkia erabiliz eraiki
> >
> > Nabarmena da ordea ez garela 'argazkitaz' hitzegiten, baizik eta
> > bat-bateko egoera bategatik: gazteleraz 'instantánea' hitzak adieraziko
> > lukeen antzera.
> >
> > Badakit EuskalTerm-en 'argazkia' gisa agertzen dela, baina testuinguru
> > honetan ez nator bat.
> >
> > Frantsesez 'cliche' (argazkia) erabili dute, portugesez
> > 'image' (irudi/argazkia), italieraz 'versione' (bertsioa) eta
> > 'immagine' (irudia) fitxategi-sistemetarako.
> >
> > Ez nuke 'irudia' hitza erabiliko, fitxategi mota batentzako ere
> > erabiltzen dugulako: ISO fitxategiak.
> >
> > Oraingoz hauek dira nire itzulpenak:
> >
> > Build using the current GCC development snapshot
> > Eraiki uneko GCC garapeneko bat-bateko bertsioa erabiliz
>
> Niri ez zitzaidan hala ematea okurrituko baina "bat-bateko bertsioa"k
> oso ondo harrapatzen du jatorrizkoaren esanahia nire ustez.
>
> > Btrfs Snapshot Directory
> > Btrfs bat-batekoaren direktorioa
> >
> > Btrfs Snapshot Name
> > Btrfs bat-batekoaren izena
>
> Hauek pertsonalki ez nituzke ulertuko. Btrfs fitxategi-sistema dela
> kontuan hartuta, "bat-bateko fitxategi-sistema" bat zer demontre den
> galdetuko nion nire buruari, ziurrenik.
>
> > Aurrenekoa itzulpen egokitzat jotzen dut. Baina zalantza azken bi
> > horiekin daukat. Agian ISO fitxategi baten antzera munta
> > daitekeenez,'irudi' hitza erabil genezake:
> >
> > Btrfs Snapshot Directory
> > Btrfs irudiaren direktorioa
> >
> > Btrfs Snapshot Name
> > Btrfs irudiaren izena
>
> Hauek ulergarriak zaizkit aldiz. "Btrfs" zer den dakienak jakingo du
> "Btrfs irudia"k ze esanahi duen. Eta "Btrfs" zer den ez dakienak
> ziurrenik okerreko menu-aukera egin du ;)
>
> Badago beste testuinguru bat "snapshot" erabil daitekeena eta zuzendu
> nahi duzun mezuan esango nuke hori hartu dela kontutan: makina
> birtualetan momentu jakin bateko egoera gordetzeko aukera ematen
> denean. Kasu horretan "egoera-argazki" ondo dagoela esango nuke.
'egoera-argazki' ez da ulergarria, ez adituentzako ez erabiltzaile
arruntentzako. Egokiagoa iruditzen zait 'bat-bateko egoera', eta [1]
webguneak aipatzen duen arabera, 'egoera' hitza ere ez da oso zuzena.
Testuinguru honetan jatorrizko snapshot-ek ingelesezko 'frozen image'
adierazten du, eta ez da 'egoerari' buruz ari, baizik eta disko
partizioaren izoztutako (bat-bateko) edukiari buruz.
Garbiena 'bat-bateko edukia' bezalako zerbait litzateke:
Btrfs Snapshot Directory
Btrfs-ren bat-bateko edukiaren direktorioa
Btrfs Snapshot Name
Btrfs-ren bat-bateko edukiaren izena
> Laburbilduz, testuinguruaren arabera, "snapshot" honela emango nuke:
> - "argazkia" / "pantaila-argazkia", kaptura grafiko bati buruz ari garenean
> - "bat-bateko bertsioa", une jakin bateko software-argitalpen bati
> buruz ari garenean
> - "irudia", fitxategi eta fitxategi-sistemekin gabiltzanean
> - "egoera-argazkia", makina birtual baten momentu jakin bateko
> egoera adierazten duenean
Arestian aipatu bezala, ez dut 'egoera-argazkia' ontzat jotzen.
'bat-bateko edukia' edo antzeko beste zerbaiten aldekoa naiz.
Dooteo
[1] https://btrfs.wiki.kernel.org/index.php/FAQ#What_is_a_snapshot.3F
What is a snapshot?
A snapshot is a frozen image of all the files and directories of a
subvolume. For example, if you have two files ("a" and "b") in a
subvolume, you take a snapshot and you delete "b", the file you just
deleted is still available in the snapshot you took. The great thing
about Btrfs snapshots is you can operate on any files or directories vs
lvm when it is the whole logical volume.
Note that a snapshot is not a backup: Snapshots work by use of btrfs's
copy-on-write behaviour. A snapshot and the original it was taken from
initially share all of the same data blocks. If that data is damaged in
some way (cosmic rays, bad disk sector, accident with dd to the disk),
then the snapshot and the original will both be damaged. Snapshots are
useful to have local online "copies" of the filesystem that can be
referred back to, or to implement a form of deduplication, or to fix the
state of a filesystem for making a full backup without anything changing
underneath it. They do not in themselves make your data any safer.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago