[Librezale] [Terminologia] Snapshot
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
As, Urr 15, 09:37:47, CEST 2013
El 14.10.2013 22:19, Julen Ruiz Aizpuru escribió:
[...]
> Laburbilduz, testuinguruaren arabera, "snapshot" honela emango nuke:
> - "argazkia" / "pantaila-argazkia", kaptura grafiko bati buruz ari
> garenean
> - "bat-bateko bertsioa", une jakin bateko software-argitalpen bati
> buruz ari garenean
> - "irudia", fitxategi eta fitxategi-sistemekin gabiltzanean
> - "egoera-argazkia", makina birtual baten momentu jakin bateko
> egoera adierazten duenean
>
> Bestelako testuingururik ez zait okurritzen une honetan.
Egun on:
Gauzak gehiegi zailtzen ari garela iruditzen zait. Teknologian,
ezagutzaren beste adar askotan bezala, analogiak erabiltzea ohiko
zerbait da. Hitz/kontzeptu gutxi batzuk: "buffer", "trojan",
"dashboard", "desktop", "mouse", "folder"... Ziur zuei askoz gehiago
bururatzen zaizkizuela.
Niri, "snapshot" hitzaren kasua berdina iruditzen zait. Hitz horrek,
nik dakidala behintzat, bat-bateko argazkia esan nahi du ingelesez.
Baina software munduak, aipatu ditudan beste hitzak bezala, kontzeptu
analogo edo antzeko bat adierazteko erabiltzen du. Pantaila-argazkien
kasua bistakoa da, baina kasu batzuetan esanahi originaletik gehiago
urruntzen da hitz honen erabilera.
Fitxategi-sistema baten snapshot-ari zergatik deitu "irudia" eta makina
birtual baten kasuan berriz "egoera-argazkia"? Egoera bi hauek nahiko
antzekoak iruditzen zaizkit eta bata zein bestea erabili, kasu bietan
hitz bera erabili behar genukeela uste dut.
Software baten snapshot-arekin zergatik ez erabili aurreko bi
adibideetan erabilitako hitz berdina? Zergatik ez erabili konnotazio
grafikoa duen hitz bat ingelesez egiten den bezala? Software baten
snapshot-a analogia bat besterik ez dela onartzen badugu, zergatik ez
"bat-bateko argazki" bezala itzuli? Fitxategi-sistema baten "irudia"
analogia bat da ezta? Ba softwarearekin eta makina-birtualekin
berdin-berdin egin genezalekakoan nago.
Snapshot hitzak ingelesez ez da polisemikoa. Gauza bat esan nahi du eta
software munduan hitz horren erabilerarekin bat etorri ala ez (niri
gainera ondo iruditzen zait), berdintsu itzuli behar genuke euskarara.
Kasu honetan ez dago hizkuntza aldaketak sortutako arazorik. Ba orduan,
itzul dezagun beste barik, ezta?
Goraintziak,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago