[Librezale] [Terminologia] Batez besteko vs Batezbesteko

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
As, Urr 15, 13:00:31, CEST 2013


Hari zahar honetaz gogoratu naiz eta *itzul posta*ria  (ItzuL <
itzul a bildua postaria.com>) zerrendatik honako mezua ekarri dizuet badaezpada.
Librezale taldeko gehienok *itzul postaria* zerrenda horretan izena emanda
zabiltzatela jakinda ere...

Dooteok gurera ekarritako gaia itzultzaileen artean hamar egun geroago
erabili zen. Mezurik argigarriena, nire ustez, hona kopiatzea otu zait.

Horra moztu-itsatsia:

Ez da harritzekoa zalantza egitea, *Hiztegi Batua* ikusita. Dena dela, uste
> dut gauzak nahiko argi daudela, testu teknikoak idatzi ohi dituztenen
> artean behintzat.
>
> *Hiztegi Batu*ak "batez besteko" emateak ez du, berez, bidea ixten, ez
> aukerak agortzen. Adiera arrunterako grafia "batez besteko" dela esan du *Hiztegi
> Batu*ak, ez besterik. Hiztegi Batua ez dagokio terminologiari, eta,
> horregatik, adibidez, ez diote "Mat." erabilera-marka ezarri (adibidez,
> "angeluzuzen" izenondoa halaxe arautu da, "Mat." markarekin, eta ez bestela
> legokiokeen "angelu-zuzen edo angeluzuzen" forman, "adar-motz edo adarmotz"
> arautu den bezala).
> "batez besteko" azpisarrera da HBn; "bat" sarreraren azpian ageri da,
> eta, horregatik, ez du kategoria-markarik (HBren lehen bertsioan
> sistematikoki jokatu du hola Euskaltzaindiak azpisarrerekin, hau da, ez die
> kategoria esplizitatu. Iritsiko zaie txanda).
> Baina *Euskaltzaindiaren hiztegi*an, berriz, garbi ageri da "batez besteko"
> izenlaguna dela. Hona hemen:
>
> *batez besteko* izlag. *Euskal Herriko biztanleen batez besteko diru
> sarrerak. Batez besteko kopurua*.
>
> Testu teknikoetan, "batezbesteko" izena erabili ohi da, bitxia delako,
> besteak beste, izen bat bi hitzez  osatua egotea. Halakoak, tradizioan,
> lexikalizatu eta loturik idaztea da joera, hala nola HBn bertan dauden
> "supizteko" edo "bihortzeko" izenak bezala, jatorrian "su  pizteko X" edo
> "bi hortzeko X" izan zitezkeenak (sail horretan koka liteke HBn dagoen
> "kortxo-kentzeko" sarrera ere).
> Testu teknikoetan "batezbesteko aritmetiko" eta "batezbesteko geometriko"
> idazten ari da euskaraz azken hogeita hamar urteotan gutxienez (1982an, *Matematika
> *hiztegia argitaratu zuen UZEIk). Eta *Hiztegi Batu*an agertuagatik,
> izena denean loturik idazten jarraitu dute zientzietako testugileek
> (adibidez, *Hiztegi Batua* argitaratu ondoren EHUko Euskara Zerbitzuak
> argitaratu dituen 30 liburu teknikotan "batezbesteko" loturik idatzi da),
> eta hala ageri da Elhuyarrek argitaratutako *Zientzia eta Teknologiaren
> Hiztegi Entziklopedikoan* ere.
> Bestalde, Euskaltzaindiak Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko egitasmoa
> eratzea erabaki zuen 2007an, arlo horietako hitz oinarrizkoak bildu eta,
> aztertu ondoren, *Hiztegi Batu*an txertatzeko. Lantalde horren lehen
> emaitzak matematikako eta fisikako hitz-zerrendak dira: udaberrian aurkeztu
> zitzaizkion Euskaltzaindiaren Osoko Biltzarrari eta, maiatzaren 31ko eta
> ekainaren 28ko bileretan, Euskaltzaindiak onartu egin zituen. Zerrenda
> horiek argitaratze bidean daude, eta, aurrerago, *Euskaltzaindiaren
> hiztegi*ra eta *Hiztegi Batu*ra bilduko dira. Euskaltzaindiak onartutako
> zerrenda horietan, matematikan, hiru sarrera hauek daude:
>
> *batezbesteko *(kategoria: izena)
> *batezbesteko aritmetiko
> batezbesteko geometriko*
>
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
> tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20131015/83a2a203/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago