Dooteok gurera ekarritako gaia itzultzaileen artean hamar egun geroago erabili zen. Mezurik argigarriena, nire ustez, hona kopiatzea otu zait.
Horra moztu-itsatsia:
Ez da harritzekoa zalantza egitea, Hiztegi Batua ikusita. Dena dela, uste dut gauzak nahiko argi daudela, testu teknikoak idatzi ohi dituztenen artean behintzat.
Hiztegi Batuak "batez besteko" emateak ez du, berez, bidea ixten, ez aukerak agortzen. Adiera arrunterako grafia "batez besteko" dela esan du Hiztegi Batuak,
ez besterik. Hiztegi Batua ez dagokio terminologiari, eta, horregatik,
adibidez, ez diote "Mat." erabilera-marka ezarri (adibidez,
"angeluzuzen" izenondoa halaxe arautu da, "Mat." markarekin, eta ez
bestela legokiokeen "angelu-zuzen edo angeluzuzen" forman, "adar-motz
edo adarmotz" arautu den bezala).
"batez besteko"
azpisarrera da HBn; "bat" sarreraren azpian ageri da, eta, horregatik,
ez du kategoria-markarik (HBren lehen bertsioan sistematikoki jokatu du
hola Euskaltzaindiak azpisarrerekin, hau da, ez die kategoria
esplizitatu. Iritsiko zaie txanda).
Baina Euskaltzaindiaren hiztegian, berriz, garbi ageri da "batez besteko" izenlaguna dela. Hona hemen:
batez besteko izlag. Euskal Herriko biztanleen batez besteko diru sarrerak. Batez besteko kopurua.
Testu teknikoetan, "batezbesteko"
izena erabili ohi da, bitxia delako, besteak beste, izen bat bi hitzez
osatua egotea. Halakoak, tradizioan, lexikalizatu eta loturik idaztea da
joera, hala nola HBn bertan dauden "supizteko" edo "bihortzeko" izenak
bezala, jatorrian "su pizteko X" edo "bi hortzeko X" izan zitezkeenak
(sail horretan koka liteke HBn dagoen "kortxo-kentzeko" sarrera ere).
Testu teknikoetan "batezbesteko aritmetiko" eta "batezbesteko geometriko" idazten ari da euskaraz azken hogeita hamar urteotan gutxienez (1982an, Matematika hiztegia argitaratu zuen UZEIk). Eta Hiztegi Batuan agertuagatik, izena denean loturik idazten jarraitu dute zientzietako testugileek (adibidez, Hiztegi Batua argitaratu ondoren EHUko Euskara Zerbitzuak argitaratu dituen 30 liburu teknikotan "batezbesteko" loturik idatzi da), eta hala ageri da Elhuyarrek argitaratutako Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan ere.
Bestalde, Euskaltzaindiak Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko egitasmoa eratzea erabaki zuen
2007an, arlo horietako hitz oinarrizkoak bildu eta,
aztertu ondoren, Hiztegi Batuan txertatzeko. Lantalde horren
lehen emaitzak matematikako eta fisikako hitz-zerrendak dira: udaberrian
aurkeztu zitzaizkion Euskaltzaindiaren Osoko Biltzarrari eta,
maiatzaren 31ko eta ekainaren 28ko bileretan, Euskaltzaindiak onartu
egin zituen. Zerrenda horiek argitaratze bidean daude, eta, aurrerago, Euskaltzaindiaren hiztegira eta Hiztegi Batura bilduko dira. Euskaltzaindiak onartutako zerrenda horietan, matematikan, hiru sarrera hauek daude:
batezbesteko (kategoria: izena)
batezbesteko aritmetiko
batezbesteko geometriko
Alfontso Mujika Etxeberria 
a.mujika@elhuyar.com
tel.: 943363040 | luzp.: 217
 Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
www.elhuyar.org