[Librezale] [Terminologia] Batez besteko vs Batezbesteko
dooteo
dooteo a bildua zundan.com
As, Urr 1, 17:34:09, CEST 2013
Yeuuuupppp
Jatorrizko mezua: ar., 2013-10-01 16:50 +0200, egilea: Asier Sarasua
Garmendia
> ar., 2013.eko urrren 01a 09:21(e)an, dooteo(e)k idatzi zuen:
> > Eeegunon guztioi,
> >
> > KDEren proiektua amaitzen ari gara eta itzultzaileek mezu batean
> >
> > average == batezbestekoa
> >
> > gisa euskaratu dute.
> >
> > Badazpada Eusko Jaurlaritzako arduradun bati galdetu diot eta honakoa
> > erantzun dit:
> >
> > 'Euskaltzaindiko Hiztegi Batuan "batez beste" eta "batez besteko" ezarri
> > dute http://www.euskaltzaindia.net/index.php?sarrera=batez
> > +beste&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai , beraz, hori da zuzena.
> >
> > Harrigarria egiten zaidana da Elhuyarren eta Zehazkin lotuta egotea,
> > baina Euskaltzaindiak esaten duena da bete beharrekoa.'
> >
>
> Wikipedian "batezbesteko" eta "batez besteko", biak erabiltzea proposatu
> da, baina bakoitza zeregin baterako, Elhuyarrek esaten duenari jarrituta.[1]
>
> "Batezbesteko" -> izena
> "Batez besteko" -> izenlaguna
>
> Adibidez, "batezbesteko aritmetikoa", baina "batez besteko adina".
>
> Beno, errazagoa da beti modu berean jartzea, baina tira, hori
> proposatzen dute Elhuyarrek eta wikipediak.
>
> Asier.
>
> [1]https://eu.wikipedia.org/wiki/Eztabaida:Batezbesteko
Horrek ez du ongi daudenik adierazten, baizik eta Elhuyarren bidea
jarraitzea proposatu dutela. Bestela ere nahiko salbuespen gertatzen
dira Euskara hizkuntzan beste bat gehitzen aritzeko.
Euskaltzaindiak esandako guztiarekin ados ez nagoen arren, kasu honetan
'batez besteko' tarte batekin bereiztuta erabiltzea ongi deritzot.
Dooteo
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago