[Librezale] [Terminologia] Snapshot

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Urr 14, 22:19:44, CEST 2013


Gabon!

dooteo<dooteo a bildua zundan.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 urria 14 21:55):
> Gabon guztioi,
>
> Debian banaketaren Schroot-i dagokion POa ia amaituta daukat. Azken
> esladi gutxi batzuk falta zaizkit euskaratzeko.
>
> 'Take display snapshot' batek 'Atera pantaila-argazkia' edo antzeko
> zerbait adierazten du, baina unekoa ez da testuinguru berdina.
>
> Gauza da 'snapshot' kontzeptua garapeneko edo erabat desegonkorra izaten
> den produktu baten nolabaiteko 'argitalpena'.
>
> Aurreko euskaraketan ezu bat honela itzulita zegoen:
>
>         Build using the current GCC development snapshot
>         Uneko GCC garapen egoera-argazkia erabiliz eraiki
>
> Nabarmena da ordea ez garela 'argazkitaz' hitzegiten, baizik eta
> bat-bateko egoera bategatik: gazteleraz 'instantánea' hitzak adieraziko
> lukeen antzera.
>
> Badakit EuskalTerm-en 'argazkia' gisa agertzen dela, baina testuinguru
> honetan ez nator bat.
>
> Frantsesez 'cliche' (argazkia) erabili dute, portugesez
> 'image' (irudi/argazkia), italieraz 'versione' (bertsioa) eta
> 'immagine' (irudia) fitxategi-sistemetarako.
>
> Ez nuke 'irudia' hitza erabiliko, fitxategi mota batentzako ere
> erabiltzen dugulako: ISO fitxategiak.
>
> Oraingoz hauek dira nire itzulpenak:
>
>         Build using the current GCC development snapshot
>         Eraiki uneko GCC garapeneko bat-bateko bertsioa erabiliz

Niri ez zitzaidan hala ematea okurrituko baina "bat-bateko bertsioa"k
oso ondo harrapatzen du jatorrizkoaren esanahia nire ustez.

>         Btrfs Snapshot Directory
>         Btrfs bat-batekoaren direktorioa
>
>         Btrfs Snapshot Name
>         Btrfs bat-batekoaren izena

Hauek pertsonalki ez nituzke ulertuko. Btrfs fitxategi-sistema dela
kontuan hartuta, "bat-bateko fitxategi-sistema" bat zer demontre den
galdetuko nion nire buruari, ziurrenik.

> Aurrenekoa itzulpen egokitzat jotzen dut. Baina zalantza azken bi
> horiekin daukat. Agian ISO fitxategi baten antzera munta
> daitekeenez,'irudi' hitza erabil genezake:
>
>         Btrfs Snapshot Directory
>         Btrfs irudiaren direktorioa
>
>         Btrfs Snapshot Name
>         Btrfs irudiaren izena

Hauek ulergarriak zaizkit aldiz. "Btrfs" zer den dakienak jakingo du
"Btrfs irudia"k ze esanahi duen. Eta "Btrfs" zer den ez dakienak
ziurrenik okerreko menu-aukera egin du ;)

Badago beste testuinguru bat "snapshot" erabil daitekeena eta zuzendu
nahi duzun mezuan esango nuke hori hartu dela kontutan: makina
birtualetan momentu jakin bateko egoera gordetzeko aukera ematen
denean. Kasu horretan "egoera-argazki" ondo dagoela esango nuke.

Laburbilduz, testuinguruaren arabera, "snapshot" honela emango nuke:
  - "argazkia" / "pantaila-argazkia", kaptura grafiko bati buruz ari garenean
  - "bat-bateko bertsioa", une jakin bateko software-argitalpen bati
buruz ari garenean
  - "irudia", fitxategi eta fitxategi-sistemekin gabiltzanean
  - "egoera-argazkia", makina birtual baten momentu jakin bateko
egoera adierazten duenean

Bestelako testuingururik ez zait okurritzen une honetan.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago