[Librezale] [Terminologia] Snapshot
dooteo
dooteo a bildua zundan.com
Al, Urr 14, 21:55:01, CEST 2013
Gabon guztioi,
Debian banaketaren Schroot-i dagokion POa ia amaituta daukat. Azken
esladi gutxi batzuk falta zaizkit euskaratzeko.
'Take display snapshot' batek 'Atera pantaila-argazkia' edo antzeko
zerbait adierazten du, baina unekoa ez da testuinguru berdina.
Gauza da 'snapshot' kontzeptua garapeneko edo erabat desegonkorra izaten
den produktu baten nolabaiteko 'argitalpena'.
Aurreko euskaraketan ezu bat honela itzulita zegoen:
Build using the current GCC development snapshot
Uneko GCC garapen egoera-argazkia erabiliz eraiki
Nabarmena da ordea ez garela 'argazkitaz' hitzegiten, baizik eta
bat-bateko egoera bategatik: gazteleraz 'instantánea' hitzak adieraziko
lukeen antzera.
Badakit EuskalTerm-en 'argazkia' gisa agertzen dela, baina testuinguru
honetan ez nator bat.
Frantsesez 'cliche' (argazkia) erabili dute, portugesez
'image' (irudi/argazkia), italieraz 'versione' (bertsioa) eta
'immagine' (irudia) fitxategi-sistemetarako.
Ez nuke 'irudia' hitza erabiliko, fitxategi mota batentzako ere
erabiltzen dugulako: ISO fitxategiak.
Oraingoz hauek dira nire itzulpenak:
Build using the current GCC development snapshot
Eraiki uneko GCC garapeneko bat-bateko bertsioa erabiliz
Btrfs Snapshot Directory
Btrfs bat-batekoaren direktorioa
Btrfs Snapshot Name
Btrfs bat-batekoaren izena
Aurrenekoa itzulpen egokitzat jotzen dut. Baina zalantza azken bi
horiekin daukat. Agian ISO fitxategi baten antzera munta
daitekeenez,'irudi' hitza erabil genezake:
Btrfs Snapshot Directory
Btrfs irudiaren direktorioa
Btrfs Snapshot Name
Btrfs irudiaren izena
Zer diozue?
Dooteo
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago