[Librezale] Skype euskaraz

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Or, Urr 11, 08:58:09, CEST 2013


Aupa Ainara,

Ainara Urrutia<urruyurre a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
urria 10 17:05):
> Arratsalde on,
>
>
>
> Euskara maite dugun lagun talde batek, Skype softwarea euskararatu dugu,
> oso-osorik 6.1 bertsiotik hasi eta egungo bertsio berrieneraino, 6.7
> bertsiorarte hain zuzen ere.
>
> Itzulpen hauek, Eusko Jaurlaritzako teknikari batek gainbegiratu eta zuzendu
> digu. Lan handia eta kalitatekoa egin dugu itzultzen eta orain, ahalik eta
> jende gehienak honen berri izatea nahi genuke.
>
> Momentuz, Windows sistema eragilerako itzuli dugu baina jadanik Linux-eko
> bertsioa euskararatzen hasiak gara.
>
> Skype euskaraz erabiltzeko jaitsi behar den hizkuntza-fitxategia eta
> laguntza, esteka hauetan aurki dezakezue:
>
> http://www.lantalan.com/baliabideak-eta-tresnak/euskarazko-softwarea
>
> http://www.baieuskarari.org/?op=5&show=20


Baduzue SkypeInYourLanguage proiektuaren berri? Michael Bauer nirekin
harremanetan jarri ondoren komentatu nuen zerrenda honetan pasa den
otsailean:
http://librezale.org/pipermail/librezale/2013-February/004765.html

Finean Skypeko hizkuntza ez-ofizialen bilgune izatea dute xede. Batez
ere hizkuntza minorizatuak daude bertan. Lokalizazioak Transifex bidez
kudeatzen dituzte ondorengo helbidean:
https://www.transifex.com/projects/p/skype-translation-project/

Bertan euskara ere badago, aurrez eginda zegoen lana kontuan hartuta.
Ez dakit zuek hori berrerabili duzuen duzuen edo ez. Edonola ere, nire
gomendioa litzateke zuen lana bertan argitaratzea, gardenagoa izateaz
gainera ekarpen gehiago jasotzeko modua izango baituzue.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago