[Librezale] Skype euskaraz

Ainara Urrutia urruyurre a bildua gmail.com
Ast, Urr 10, 17:05:53, CEST 2013


Arratsalde on,



Euskara maite dugun lagun talde batek, Skype softwarea euskararatu dugu,
oso-osorik 6.1 bertsiotik hasi eta egungo bertsio berrieneraino, 6.7
bertsiorarte hain zuzen ere.

Itzulpen hauek, Eusko Jaurlaritzako teknikari batek gainbegiratu eta
zuzendu digu. Lan handia eta kalitatekoa egin dugu itzultzen eta orain,
ahalik eta jende gehienak honen berri izatea nahi genuke.

Momentuz, Windows sistema eragilerako itzuli dugu baina jadanik Linux-eko
bertsioa euskararatzen hasiak gara.

Skype euskaraz erabiltzeko jaitsi behar den hizkuntza-fitxategia eta
laguntza, esteka hauetan aurki dezakezue:

http://www.lantalan.com/baliabideak-eta-tresnak/euskarazko-softwarea

http://www.baieuskarari.org/?op=5&show=20


 Eskerrik asko,

      Ainara Urrutia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20131010/3c60c6ae/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago