[Librezale] Zalantza bat
dooteo
dooteo a bildua zundan.com
Ost, Urr 9, 09:48:02, CEST 2013
Yeuuuuuuuuup Julen,
Jatorrizko mezua: ar., 2013-10-08 09:15 +0200, egilea: Julen Ruiz
Aizpuru
> Aupa,
>
> Kanpoan izan naiz eta berandu nator agian baina...
>
> dooteo<dooteo a bildua zundan.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 urria 3 12:28):
> > Egunon Urtzi,
> >
> > Jatorrizko mezua: og., 2013-10-03 10:51 +0200, egilea: Urtzi Odriozola
> >
> >> Zalantza bat android itzulpenetako termino batekin. Nola itzuliko
> >> zenukete "Tethering" terminoa? Gazteleraz "anclaje de red" eta
> >> antzekoak ikusi izan ditut. Ideiarik?
> >
> > Kasu honetan mugikorra/taula bideratzaile gisa arituko da lanean beste
> > gailu batentzako.
> >
> > Wikipediaren arabera [2] 'Sare ainguraketa' litzateke, baina hori
> > gazteleratik jasotako itzulpen literala da. 'Ainguraketa' hitza ez dugu
> > inoiz sareen arloan erabili, testu-prozesadoreetan baizik. Ez da egokia
> > sareko/interneteko konexioen arloan erabiltzea. 'Lotura' egokiagoa
> > ikusten dut. Hala ere, 'sare lotura' ez zait egokia iruditzen.
> >
> > Frantsesez [3] 'Modem affilié' gisa itzuli dute. 'Atxikitutako modema'
> > bezala uler dezakegu.
> >
> > Wordreference webguneak [4] 'tether' buruz 'atar' edo 'atadura' gisa
> > agertzen da.
> >
> > Datu hauekin nire proposamena hau da:
> >
> > 'Sarea esleitzea'
> >
> > Arrazonamendua: DHCP zerbitzuak IPa dinamikoki ematen dionean gailu bati
> > 'IP helbidea automatikoki _esleitzen_ diola' esaten da.
>
> Gaiaren kasuan (Firefox OSen erabiltzaile-interfazea), 'tethering'
> bere horretan uztea erabaki nuen ulergarri zelakoan ('cookie' edo
> 'script' ulergarri diren neurri berean):
> http://transvision.mozfr.org/?repo=gaia&sourcelocale=en-US&locale=eu&search_type=strings&recherche=tethering
>
> Zure proposamen honen harira, 'tethering' beste gailu/medioren baten
> bitartez burutzen denean, nola emango zenuke?
>
> - 'USB sare-esleitzea'
> - 'USB bidezko sare-esleitzea'
> - 'USB bidez sarea esleitzea'
> - Besterik?
>
> Kontuan izan gailu mugikorren interfazeetan espazioa arazo izaten dela
> eta beraz garrantzitsua da testuak oso luze ez geratzea baina aldi
> berean ulergarritasuna ez kaltetzea.
>
> Julen.
Smartphone motako mugikorrik ez daukadanez ez dakit halako mezuak eduki
dezakeen gehienezko luzera (karakteretan). Egokia ikusten dut:
'USB bidez sarea esleitzea'
Hala ere, mezu laburragoa behar bada besta aukera batzuk ditugu:
'USB bidezko sarea'
'USB: sarea esleitzea'
Dooteo
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago