[Librezale] zalantzatxue
Gorka Azkarate Zubiaur
gorkaazkarate a bildua gmail.com
Or, Urr 4, 01:50:44, CEST 2013
iso-639-3 hori itzultzen hasi naiz (calibre proiektuari ea behingoz
semaforoaren kolorea aldatzen diogun) eta hizkuntza gutxiagotuen izenekin
egin dut topo...
Esate baterako, 'adabe'.
Euskal hiztegietan topatu ez eta neuk asmatu behar euskal ordaina...
Fonetika arazo gutxi edo bat ere ez dut ikusten 'adabe' hori euskaraz ere
'adabe' legez emateko baina gauzak ondo egin nahi eta nahiago izan dut,
oraintsu arte, horrelako zerbait ematea:
'Adabe' > 'Adabe (Ekialdeko Timor eta Atauro irlako hizkuntza)'
Pasatzen ari naiz? iso-639-3 hori euskaraz ez zaigu apurtxo bat
"entziklopediko" geratuko?
Baina, bestalde, euskaldun arrunt batek 'adabe' soil bat auskalo non ikusi
eta errata bat besterik ez dela pentsatuko duela begitatzen zait...
Zer nahiago itzulpen entziklopedista ala soila?
Zer eskatzen du herriak?
-------------- next part --------------
An HTML attachment was scrubbed...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20131004/1fd2ab8b/attachment.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago