[Librezale] Zalantza bat
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
As, Urr 8, 09:15:18, CEST 2013
Aupa,
Kanpoan izan naiz eta berandu nator agian baina...
dooteo<dooteo a bildua zundan.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 urria 3 12:28):
> Egunon Urtzi,
>
> Jatorrizko mezua: og., 2013-10-03 10:51 +0200, egilea: Urtzi Odriozola
>
>> Zalantza bat android itzulpenetako termino batekin. Nola itzuliko
>> zenukete "Tethering" terminoa? Gazteleraz "anclaje de red" eta
>> antzekoak ikusi izan ditut. Ideiarik?
>
> Kasu honetan mugikorra/taula bideratzaile gisa arituko da lanean beste
> gailu batentzako.
>
> Wikipediaren arabera [2] 'Sare ainguraketa' litzateke, baina hori
> gazteleratik jasotako itzulpen literala da. 'Ainguraketa' hitza ez dugu
> inoiz sareen arloan erabili, testu-prozesadoreetan baizik. Ez da egokia
> sareko/interneteko konexioen arloan erabiltzea. 'Lotura' egokiagoa
> ikusten dut. Hala ere, 'sare lotura' ez zait egokia iruditzen.
>
> Frantsesez [3] 'Modem affilié' gisa itzuli dute. 'Atxikitutako modema'
> bezala uler dezakegu.
>
> Wordreference webguneak [4] 'tether' buruz 'atar' edo 'atadura' gisa
> agertzen da.
>
> Datu hauekin nire proposamena hau da:
>
> 'Sarea esleitzea'
>
> Arrazonamendua: DHCP zerbitzuak IPa dinamikoki ematen dionean gailu bati
> 'IP helbidea automatikoki _esleitzen_ diola' esaten da.
Gaiaren kasuan (Firefox OSen erabiltzaile-interfazea), 'tethering'
bere horretan uztea erabaki nuen ulergarri zelakoan ('cookie' edo
'script' ulergarri diren neurri berean):
http://transvision.mozfr.org/?repo=gaia&sourcelocale=en-US&locale=eu&search_type=strings&recherche=tethering
Zure proposamen honen harira, 'tethering' beste gailu/medioren baten
bitartez burutzen denean, nola emango zenuke?
- 'USB sare-esleitzea'
- 'USB bidezko sare-esleitzea'
- 'USB bidez sarea esleitzea'
- Besterik?
Kontuan izan gailu mugikorren interfazeetan espazioa arazo izaten dela
eta beraz garrantzitsua da testuak oso luze ez geratzea baina aldi
berean ulergarritasuna ez kaltetzea.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago