[Librezale] [Hizkuntza] Android

Asier Sarasua Garmendia asiersar a bildua yahoo.com
Al, Urr 7, 16:08:14, CEST 2013


al., 2013.eko urrren 07a 12:57(e)an, Urtzi Odriozola(e)k idatzi zuen:
> Kaixo denoi!
>
> Beno, android sistema eragilearen itzulpenekin amaitu dugula esateko
> idazten dut. Azken aldian @*utolotu* <http://twitter.com/utolotu>-k
> (besteak beste) lan ikaragarria egin ostean. Aupa zu!
>
> Orain zuzenketak egin (badaude eta batzuk...) eta itzulpenak Googlei
> pasatzea tokatzen da. Bide batez, Androidari dagokion wiki atala ere
> sortu beharko da. Atalaren goiburukoa... sortzeko beharrezko kodea nola
> kudeatu dezaket? Hau begiratu dut baina, ez dut uste nahikoa denik:
> http://librezale.org/wiki/Laguntza:Edizioa
>
> Adibide honetako parametroak nola bete adb:
>
> {{Proiektua|
> |izena = Transmission
> |logoa = Transmission-logoa.png
> |bertsioa =****2.33
> |linux_url = http://www.transmissionbt.com/download.php
> |osx_url = http://download.transmissionbt.com/files/Transmission-2.11.dmg
> |argazkia = Transmission_pantosoa.png
> |webgunea = [http://www.transmissionbt.com transmissionbt.com
> <http://transmissionbt.com>]
> |egoera = berdea
> |posta-zerrenda =
> [http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale/ Librezale]
> |arduraduna = [[User:Assar|Assar]]
> }}
>
> Logotipoak librezalera kargatu behar ditut? lotura ezberdinen
> parametroak alda daitezke (android proiekturako adb)? Noiz da proiektu
> bat berdea?
>
> Galdera hoiek sortzen zaizkit bote-prontoan.
>
> Ondo izan,
>

Hemen daude txantiloi hori betetzeko azalpenak:
http://librezale.org/wiki/Txantiloi:Proiektua

Irudietarako, idatzi txantiloian irudiari eman nahi diozun izena, eta 
ondoren, orria gorde ondoren, gorriz markatuta agertuko zaizkizu: horrek 
esan nahi du irudiak falta direla. Konpontzeko, sakatu irudien esteketan 
eta igo irudiak.

Proiektua berde, hori edo gorri dago proiektuaren arduradunak hala 
erabakitzen duenean. Oro har, itzulpena bukatuta badago eta arduradunak 
etorkizunean argitaratuko diren bertsio berriak ere mantentzeko asmoa 
badu, berdea da.

Asier.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago