[Librezale] [Hizkuntza] Android
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
As, Urr 8, 09:44:37, CEST 2013
Urtzi Odriozola<urtzi.odriozola a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2013 urria 7 12:57):
> Kaixo denoi!
>
> Beno, android sistema eragilearen itzulpenekin amaitu dugula esateko idazten
> dut. Azken aldian @utolotu-k (besteak beste) lan ikaragarria egin ostean.
> Aupa zu!
>
> Orain zuzenketak egin (badaude eta batzuk...) eta itzulpenak Googlei
> pasatzea tokatzen da.
Zorionak! Google aldean lortu duzue kontakturik azkenean?
> Bide batez, Androidari dagokion wiki atala ere sortu
> beharko da. Atalaren goiburukoa... sortzeko beharrezko kodea nola kudeatu
> dezaket? Hau begiratu dut baina, ez dut uste nahikoa denik:
> http://librezale.org/wiki/Laguntza:Edizioa
>
> Adibide honetako parametroak nola bete adb:
>
> {{Proiektua|
> |izena = Transmission
> |logoa = Transmission-logoa.png
> |bertsioa =2.33
> |linux_url = http://www.transmissionbt.com/download.php
> |osx_url = http://download.transmissionbt.com/files/Transmission-2.11.dmg
> |argazkia = Transmission_pantosoa.png
> |webgunea = [http://www.transmissionbt.com transmissionbt.com]
> |egoera = berdea
> |posta-zerrenda = [http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale/
> Librezale]
> |arduraduna = [[User:Assar|Assar]]
> }}
>
> Logotipoak librezalera kargatu behar ditut? lotura ezberdinen parametroak
> alda daitezke (android proiekturako adb)? Noiz da proiektu bat berdea?
Asierrek komentatutako txantiloiak dauka informazio hori guztia. Beste
proiektuetako orrien iturburuak ikusita ere ideia bat egin dezakezu.
Kontuan izan webgunea mediawiki bat dela, beraz Wikipedia editatzea
bezala da.
Bide batez, pentsatzen dut zuek idatzi duzuela "Itzuli dugu azkenean!"
izenburuko artikulua[1]. Zuzenketatxo bat: bertan irakurri dut "Eta
dagoeneko 4.4 bertsioa ere eskuragarri dago.", baina 4.3 da
erabilgarri dagoen azken bertsioa.
Julen.
[1] http://androideuskaraz.akting.eu/blog/itzuli-dugu-azkenean/
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago