[Librezale] [Hizkuntza] Android

Urtzi Odriozola urtzi.odriozola a bildua gmail.com
Al, Urr 7, 12:57:32, CEST 2013


Kaixo denoi!

Beno, android sistema eragilearen itzulpenekin amaitu dugula esateko
idazten dut. Azken aldian @*utolotu* <http://twitter.com/utolotu>-k
(besteak beste) lan ikaragarria egin ostean. Aupa zu!

Orain zuzenketak egin (badaude eta batzuk...) eta itzulpenak Googlei
pasatzea tokatzen da. Bide batez, Androidari dagokion wiki atala ere sortu
beharko da. Atalaren goiburukoa... sortzeko beharrezko kodea nola kudeatu
dezaket? Hau begiratu dut baina, ez dut uste nahikoa denik:
http://librezale.org/wiki/Laguntza:Edizioa

Adibide honetako parametroak nola bete adb:

{{Proiektua|
|izena = Transmission
|logoa = Transmission-logoa.png
|bertsioa =****2.33
|linux_url = http://www.transmissionbt.com/download.php
|osx_url = http://download.transmissionbt.com/files/Transmission-2.11.dmg
|argazkia = Transmission_pantosoa.png
|webgunea = [http://www.transmissionbt.com transmissionbt.com]
|egoera = berdea
|posta-zerrenda =
[http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale/Librezale]
|arduraduna = [[User:Assar|Assar]]
}}

Logotipoak librezalera kargatu behar ditut? lotura ezberdinen parametroak
alda daitezke (android proiekturako adb)? Noiz da proiektu bat berdea?

Galdera hoiek sortzen zaizkit bote-prontoan.

Ondo izan,
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.org/pipermail/librezale/attachments/20131007/a484b4ee/attachment.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago