[Librezale] zalantzatxue

Ander Martínez dwarfnauko a bildua gmail.com
Or, Urr 4, 03:15:00, CEST 2013


Nik uste agian gehiegitxo dela. Nik "adabe" soilik jarriko nuke ziurrenik
beste hizkuntza askorekin bat zerrendaren batean agertuko delako eta argi
geratuko delako hizkuntza bat dela. Bestela, okerrenean jarrita, "adabe
hizkuntza" jarri daiteke baina ni ez nintzateke arduratuko. Izen luzea
jartzen badiozu agian interfazean ez da gero ondo agertuko.

Nire uste apala.


2013/10/3 Gorka Azkarate Zubiaur <gorkaazkarate a bildua gmail.com>

> iso-639-3 hori itzultzen hasi naiz (calibre proiektuari ea behingoz
> semaforoaren kolorea aldatzen diogun) eta hizkuntza gutxiagotuen izenekin
> egin dut topo...
>
> Esate baterako, 'adabe'.
>
> Euskal hiztegietan topatu ez eta neuk asmatu behar euskal ordaina...
> Fonetika arazo gutxi edo bat ere ez dut ikusten 'adabe' hori euskaraz ere
> 'adabe' legez emateko baina gauzak ondo egin nahi eta nahiago izan dut,
> oraintsu arte, horrelako zerbait ematea:
>
> 'Adabe' > 'Adabe (Ekialdeko Timor eta Atauro irlako hizkuntza)'
>
> Pasatzen ari naiz? iso-639-3 hori euskaraz ez zaigu apurtxo bat
> "entziklopediko" geratuko?
>
> Baina, bestalde, euskaldun arrunt batek 'adabe' soil bat auskalo non ikusi
> eta errata bat besterik ez dela pentsatuko duela begitatzen zait...
>
> Zer nahiago itzulpen entziklopedista ala soila?
>
> Zer eskatzen du herriak?
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20131003/97731280/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago