[Librezale] Zalantza bat

dooteo dooteo a bildua zundan.com
Ast, Urr 3, 12:28:16, CEST 2013


Egunon Urtzi,

Jatorrizko mezua: og., 2013-10-03 10:51 +0200, egilea: Urtzi Odriozola

> Zalantza bat android itzulpenetako termino batekin. Nola itzuliko
> zenukete "Tethering" terminoa? Gazteleraz "anclaje de red" eta
> antzekoak ikusi izan ditut. Ideiarik?

Kasu honetan mugikorra/taula bideratzaile gisa arituko da lanean beste
gailu batentzako. 

Wikipediaren arabera [2] 'Sare ainguraketa' litzateke, baina hori
gazteleratik jasotako itzulpen literala da. 'Ainguraketa' hitza ez dugu
inoiz sareen arloan erabili, testu-prozesadoreetan baizik. Ez da egokia
sareko/interneteko konexioen arloan erabiltzea. 'Lotura' egokiagoa
ikusten dut. Hala ere, 'sare lotura' ez zait egokia iruditzen.

Frantsesez [3] 'Modem affilié' gisa itzuli dute. 'Atxikitutako modema'
bezala uler dezakegu.

Wordreference webguneak [4] 'tether' buruz 'atar' edo 'atadura' gisa
agertzen da.

Datu hauekin nire proposamena hau da:

	'Sarea esleitzea'

Arrazonamendua: DHCP zerbitzuak IPa dinamikoki ematen dionean gailu bati
'IP helbidea automatikoki _esleitzen_ diola' esaten da.

dooteo


[1] http://es.wikipedia.org/wiki/Tethering
[2] http://eu.wikipedia.org/wiki/Sare_ainguraketa
[3] http://fr.wikipedia.org/wiki/Modem_affilié
[4] http://www.wordreference.com/es/translation.asp?tranword=tether





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago