[Librezale] [Terminologia] Batez besteko vs Batezbesteko

Asier Sarasua Garmendia asiersar a bildua yahoo.com
As, Urr 1, 16:50:17, CEST 2013


ar., 2013.eko urrren 01a 09:21(e)an, dooteo(e)k idatzi zuen:
> Eeegunon guztioi,
>
> KDEren proiektua amaitzen ari gara eta itzultzaileek mezu batean
>
> 	average  == batezbestekoa
>
> gisa euskaratu dute.
>
> Badazpada Eusko Jaurlaritzako arduradun bati galdetu diot eta honakoa
> erantzun dit:
>
> 'Euskaltzaindiko Hiztegi Batuan "batez beste" eta "batez besteko" ezarri
> dute http://www.euskaltzaindia.net/index.php?sarrera=batez
> +beste&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai , beraz, hori da zuzena.
>
> Harrigarria egiten zaidana da Elhuyarren eta Zehazkin lotuta egotea,
> baina Euskaltzaindiak esaten duena da bete beharrekoa.'
>

Wikipedian "batezbesteko" eta "batez besteko", biak erabiltzea proposatu 
da, baina bakoitza zeregin baterako, Elhuyarrek esaten duenari jarrituta.[1]

"Batezbesteko" -> izena
"Batez besteko" -> izenlaguna

Adibidez, "batezbesteko aritmetikoa", baina "batez besteko adina".

Beno, errazagoa da beti modu berean jartzea, baina tira, hori 
proposatzen dute Elhuyarrek eta wikipediak.

Asier.

[1]https://eu.wikipedia.org/wiki/Eztabaida:Batezbesteko




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago