[Librezale] [VLC] Eguneraketa
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ast, Urr 24, 10:18:13, CEST 2013
Aupa,
Bilboko azken asanbladan errepasatu genuen VLCren egun hartako egoera
eta tartean komentatu nuen:
- Hainbat borroka luzeren ondoren, VLCren lokalizazio ofiziala
leheneratzea lortu zela
- VLCren lokalizazioak Transifex bidez kudeatzen direla orain
- Bere garaian Transifexeko taldea sortzea eskatu nuela baina atzera
bota zutela aurretik egon ziren liskar guztiak tarteko
- Ez negoela prest arduradun/lokalizatzaile izateko baina bitartekari
lanak egin nitzakeela
Aste honetan garatzaileetako bat (Christoph) nirekin jarri da
harremanetan eta Transifexeko taldea sortzea eskaini dit. Aurreko
guztiaren jarraikortasuna bermatu eta egindako lana zakarretara
botatzetik salbatze aldera, baiezkoa eman nion.
Horrekin batera, VLCren azken itzulpenak kargatu ditut Transifexen
(2.1 eta Androiderakoa), itzulpen-memoria lokaletatik ahalik eta
gehiena berreskuratuz.
- VLC 2.1 %86an dago:
https://www.transifex.com/projects/p/vlc-trans/resource/vlc-21/
- Androiderako VCL %94an dago:
https://www.transifex.com/projects/p/vlc-trans/resource/vlc-android/
Proiektu gehiago ere badaude, hala nola webgunea edo iOSrako aplikazioa.
VLC 2.1en kasuan falta diren kateak *OSO teknikoak* dira. Uneko
itzulpenen kalitatea oso ona da (zati handi bat EJ bidez landu zen
bere garaian).
Itzuli nahi duenak espreski eskatu beharko du itzultzaile izatea eta
nik gehitu behar dut itzultzaileen taldera; hala funtzionatzen du
Transifexek. Trollen arazoak saihesteko ez dut onartuko Tx bidez
heltzen den itzultzaile-eskaerarik, ez badago arrazoi nahikorik
itzultzaileaz fidatzeko, behintzat.
Proiektu potoloa da VLC baina ekarpenak egin eta parte hartzeko aukera
paregabea da hau. Zailena eginda dago (itzulpenaren "kontrola"
berreskuratzea) eta nahi duenak bidea zabalik dauka orain.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago