[Librezale] Lokalizazioari buruzko hitzaldia Donostian
Alexander Gabilondo
alexgabilondo a bildua gmail.com
Or, Aza 29, 23:36:26, CET 2013
or., 2013.eko azaren 29a 15:09(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
> Aupa Gorka,
>
> Gorka Azkarate Zubiaur<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
> zuen (2013 azaroa 29 14:48):
>> Hitzaldiaz zerbait kontatzeko eskatzekotan ibili nintzen baina
>> azkenean ausartu ez...
>>
>> Nik ere ez nuen ezagutzen SAMSUNGeko baliabide hori, dena den, orain
>> daukan formatu horrekin, norbaitek ez badu trikimailu informatiko
>> miresgarri bat egiten, nik behintzat, nekez aprobetxatu ahal izango
>> dut.
>>
>> Mila esker laburpenagatik.
>
> Bueno, laburpena ere ez da izan, pare bat detaile besterik ez ditut nabarmendu.
>
> Espero bezala hitzaldia itzultzaileei zuzendua zegoen eta
> lokalizazioaren inguruko sarrera bat eman zuen. g10n/i18n/l10n
> kontzeptuak azaltzen hasi zen eta hortik lokalizatzean egin behar dena
> deskribatu zuen. Horrekin batera, azaldu zuen bezeroaren partetik
> espero daitekeen materiala (kalkulu-orrietan lan egitera "behartzen"
> dituzte askotan), ze tresna erabiltzen dituzten (Paint XD) etab.
>
> Itzultzaileak bere esperientzian oinarritutako kontuak aipatu zituen
> eta nahikoa desberdintasun badaude prozesuetan, tresnetan eta
> azpiegituretan software librearekin alderatuta: prozesu luzeak izan
> ohi dira, askotan testinga/QA egiteko zailtasunak eta eragozpenak
> daude (bezeroak ez baititu horretarako bitartekoak jartzen), eta
> testuinguruaren falta nabarmena dago (azken hau software libreko
> proiektuetan ere asko gertatzen da, batez ere programak elebakar
> praktikanteek idazten dituztenean). Ordea, bezeroaren azpiegituraren
> arabera, testuingurua desanbiguatzeko pantaila-argazkiak,
> azalpen-testuak edo testuak interfazearen zuzeneko bertsio batean
> ikusteko aukera eman dezakete bezeroek.
>
> Azaleko sarrera bat izan zen azken finean, hango eta hemengo xehetasun
> batzuekin, gutxi gorabehera.
>
> Besterik gehitzeko Alex? Nire ikuspegia agian teknikoegia da ;)
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Laburpen bikaina, Julen. Nik atera nuen inpresioa da software, jolas eta
web-orrien lokalizazioetan, Microsoftetik hasita enpresa txikietara,
euskararen kasuan bederen, denbora eta sostengu handirik gabeko
enkarguak direla; kasu gehienetan excel bat kateen itzulpenak jartzeko.
Aipagarria: Librezaleren baliabideen aipamenak eta Julenen galderak eta
iradokizunak txapa-giroa arintzeko. Ez dakit bukatu eta gero hitzaldia
eman zuen neskak eskertu ote zion.
Alex.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago