[Librezale] Lokalizazioari buruzko hitzaldia Donostian

Ibon Idoiaga Basaras bixerdo a bildua gmail.com
Lar, Aza 30, 20:53:48, CET 2013


Jo, eskerrik asko laburpena eta azalpenenengatik!

Zorte apur bategaz hitzaldiaren bideoa eskegiko dute EIZIEko webgunean [1]
baina ordurarte ondo baino hobeto hemen botatakoak.

ibon

[1] https://twitter.com/EIZIEelkartea/status/404977165004840960


Alexander Gabilondo<alexgabilondo a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
azaroa 29 23:36):

> or., 2013.eko azaren 29a 15:09(e)an, Julen Ruiz Aizpuru(e)k idatzi zuen:
>
>  Aupa Gorka,
>>
>> Gorka Azkarate Zubiaur<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
>> zuen (2013 azaroa 29 14:48):
>>
>>> Hitzaldiaz zerbait kontatzeko eskatzekotan ibili nintzen baina
>>> azkenean ausartu ez...
>>>
>>> Nik ere ez nuen ezagutzen SAMSUNGeko baliabide hori, dena den, orain
>>> daukan formatu horrekin, norbaitek ez badu trikimailu informatiko
>>> miresgarri bat egiten, nik behintzat, nekez aprobetxatu ahal izango
>>> dut.
>>>
>>> Mila esker laburpenagatik.
>>>
>>
>> Bueno, laburpena ere ez da izan, pare bat detaile besterik ez ditut
>> nabarmendu.
>>
>> Espero bezala hitzaldia itzultzaileei zuzendua zegoen eta
>> lokalizazioaren inguruko sarrera bat eman zuen. g10n/i18n/l10n
>> kontzeptuak azaltzen hasi zen eta hortik lokalizatzean egin behar dena
>> deskribatu zuen. Horrekin batera, azaldu zuen bezeroaren partetik
>> espero daitekeen materiala (kalkulu-orrietan lan egitera "behartzen"
>> dituzte askotan), ze tresna erabiltzen dituzten (Paint XD) etab.
>>
>> Itzultzaileak bere esperientzian oinarritutako kontuak aipatu zituen
>> eta nahikoa desberdintasun badaude prozesuetan, tresnetan eta
>> azpiegituretan software librearekin alderatuta: prozesu luzeak izan
>> ohi dira, askotan testinga/QA egiteko zailtasunak eta eragozpenak
>> daude (bezeroak ez baititu horretarako bitartekoak jartzen), eta
>> testuinguruaren falta nabarmena dago (azken hau software libreko
>> proiektuetan ere asko gertatzen da, batez ere programak elebakar
>> praktikanteek idazten dituztenean). Ordea, bezeroaren azpiegituraren
>> arabera, testuingurua desanbiguatzeko pantaila-argazkiak,
>> azalpen-testuak edo testuak interfazearen zuzeneko bertsio batean
>> ikusteko aukera eman dezakete bezeroek.
>>
>> Azaleko sarrera bat izan zen azken finean, hango eta hemengo xehetasun
>> batzuekin, gutxi gorabehera.
>>
>> Besterik gehitzeko Alex? Nire ikuspegia agian teknikoegia da ;)
>>
>> Julen.
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
> Laburpen bikaina, Julen. Nik atera nuen inpresioa da software, jolas eta
> web-orrien lokalizazioetan, Microsoftetik hasita enpresa txikietara,
> euskararen kasuan bederen, denbora eta sostengu handirik gabeko enkarguak
> direla;  kasu gehienetan excel bat kateen itzulpenak jartzeko.
> Aipagarria: Librezaleren baliabideen aipamenak eta Julenen galderak eta
> iradokizunak txapa-giroa arintzeko. Ez dakit bukatu eta gero hitzaldia eman
> zuen neskak eskertu ote zion.
>
> Alex.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20131130/b3cd390d/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago