[Librezale] Lokalizazioari buruzko hitzaldia Donostian
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Or, Aza 29, 15:09:39, CET 2013
Aupa Gorka,
Gorka Azkarate Zubiaur<gorkaazkarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
zuen (2013 azaroa 29 14:48):
> Hitzaldiaz zerbait kontatzeko eskatzekotan ibili nintzen baina
> azkenean ausartu ez...
>
> Nik ere ez nuen ezagutzen SAMSUNGeko baliabide hori, dena den, orain
> daukan formatu horrekin, norbaitek ez badu trikimailu informatiko
> miresgarri bat egiten, nik behintzat, nekez aprobetxatu ahal izango
> dut.
>
> Mila esker laburpenagatik.
Bueno, laburpena ere ez da izan, pare bat detaile besterik ez ditut nabarmendu.
Espero bezala hitzaldia itzultzaileei zuzendua zegoen eta
lokalizazioaren inguruko sarrera bat eman zuen. g10n/i18n/l10n
kontzeptuak azaltzen hasi zen eta hortik lokalizatzean egin behar dena
deskribatu zuen. Horrekin batera, azaldu zuen bezeroaren partetik
espero daitekeen materiala (kalkulu-orrietan lan egitera "behartzen"
dituzte askotan), ze tresna erabiltzen dituzten (Paint XD) etab.
Itzultzaileak bere esperientzian oinarritutako kontuak aipatu zituen
eta nahikoa desberdintasun badaude prozesuetan, tresnetan eta
azpiegituretan software librearekin alderatuta: prozesu luzeak izan
ohi dira, askotan testinga/QA egiteko zailtasunak eta eragozpenak
daude (bezeroak ez baititu horretarako bitartekoak jartzen), eta
testuinguruaren falta nabarmena dago (azken hau software libreko
proiektuetan ere asko gertatzen da, batez ere programak elebakar
praktikanteek idazten dituztenean). Ordea, bezeroaren azpiegituraren
arabera, testuingurua desanbiguatzeko pantaila-argazkiak,
azalpen-testuak edo testuak interfazearen zuzeneko bertsio batean
ikusteko aukera eman dezakete bezeroek.
Azaleko sarrera bat izan zen azken finean, hango eta hemengo xehetasun
batzuekin, gutxi gorabehera.
Besterik gehitzeko Alex? Nire ikuspegia agian teknikoegia da ;)
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago