[Librezale] Irrati librerako Software librea
Gorka Julio
gorka a bildua teketen.com
Ost, Aza 27, 11:41:38, CET 2013
Aupa,
Ttanttakun.com irratian prozesu osoa software librearekin egin dugu.
Programazio kudeaketa, webgunea, grabaketa sistema, streaming-a... Beñatek
hori beste irratietara eramatea bilatzen ari da, denon artean, denontzako
zerbait paketizatuagoa garatzeko edo. Horren adibidea Kabi a bildua n (Durangoko
Azokako gune digitala kabia.info) emango duen hitzaldia. Eskertuko nizueke
deialdia zabaltzea eta interesatutako kide horiei zuzenean komunikatzea
Bide batez, oraindik ere Kabia.info-n zerbait aurkezteko baduzue aukera
duzue. Eskertuko genituzke Mozillari buruzko hitzaldiak, Wordpress
lokalizazioaren berri ematea, Librezale berari buruzko aurkezpenak, baita
KDE munduko gauzak ere (Danitxu ;)...
Esandakoa, norbaitek Beñatekin komunikazioa zuzena egin nahi badu ere
pasako nioke kontaktua.
Gero arte
2013/11/24 Alexander Gabilondo <alexgabilondo a bildua gmail.com>
> og., 2013.eko azaren 14a 19:14(e)an, Dani Gutiérrez Porset(e)k idatzi
> zuen:
>
> Kaixo librezale-kideok,
> Tas-tas irratitik etorritako pertsona batzuk (Tas-tas Bilboko arloko
> irrati libre bat zen) biltzen ari dira, beste irrati libre bat martxan
> jartzeko. Gasteizko Hala Bedi irratiarekin oso lotura estua daukate.
> Nirekin jarri dira harremanetan zeren eta software libre ahalik eta gehien
> erabiltzea gustatuko litzaieke, eta zentzu honetan, galdetzen digute ia
> norbaiten bat dagoen:
> * Irrati berria martxan jartzeko, bereziki irrati batean behar den
> software [libre]-ren ikuspuntutik (audioko edizioa, parrilla egiteko
> tresnak,...)
> * Beste munduko lekuetan halako software libreak egindako esperientziak
> irrati libre batean ezagutzen dituena.
> * Teknologia eta ezagutza libreari buruzko programa bat prestatzeko eta
> dinamizatzeko.
>
> Animatuta dagoena, idatzi Txabiri (Cc-an).
> Agurrak
>
>
> --
> ............................................
> http://danitxu.com
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing listLibrezale a bildua librezale.orghttp://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
> Aupa koadrila,
>
> Irrati libreentzako software librearen harian estekatu nahi dut Uruguaitik
> Pablo López bere blog interesgarrian jarri duen mezua [1] Radit
> aplikazioaren gainean. Radit irrati saioak automatizatzeko oso itxura ona
> duen software librea da.
> Bideotutorial serie baten lehenengo alea da, oso ondo egina dago eta
> programak itxura ederra dauka.
>
> [1]
> http://aprenderconlibertad.blogspot.com.es/2013/11/radit-cap-1-instalar-y-configurar.html
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20131127/5d3effe2/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago