[Librezale] [Windows 8] Show in Files

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Aza 18, 19:52:22, CET 2013


Julen Ruiz Aizpuru<julenx at gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
urria 19 12:09):
> Aupa,
>
> Firefoxen Metrorako (Windows 8) interfazearen lokalizazioan, "Show in
> Files" katea agertzen da eta Windows erabiltzaileen laguntza behar
> dut.
>
> Testuinguru honetan, "Files" fitxategi-arakatzailearen izen propioa
> da, OS Xn "Finder" edo GNOME ingurunean "Nautilus" den modu berean.
>
> Microsoften terminologia-atarian ordain gisa "Fitxategiak" [1]
> azaltzen da baina testuingurua falta denez ez dago modurik jakiteko
> aplikazioari buruz edo orokorrean fitxategiei buruz ari den.
>
> Beste hizkuntzei erreparatuta:
>
> - Gazteleraz izen berezi gisa hartu dute, "Mostrar en Archivos" [2]
> - Frantsesez aldiz "explorateur de fichiers" formula generikoa erabili dute [3]
>
> Frantsesen kasuan bezala eginbide arrunt gisa onar genezake "Files"
> eta "Erakutsi fitxategi-arakatzailean" itzuli, besterik gabe.
>
> Dena den Windows erabiltzaileek espero duten terminologia
> errespetatzea zentzuzkoa dela uste dut, hortaz argituko dit norbaitek
> "Files" nola agertzen den euskarazko lokalizazioan?


Ikusita inguruko inork ez daukala euskarazko Windows 8rik, azkenean
bide segurutik jo eta "Erakutsi fitxategi-arakatzailean" formula
generikoa erabili dut.

Inork noizbait mezu honen jatorrizko duda argitzeko modua izango balu,
eskertuko nuke informazioa eta beharrezkoa balitz egingo nuke
zuzenketa. Eskerrik asko!

Julen.


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago