[Librezale] Irrati librerako Software librea
Alexander Gabilondo
alexgabilondo a bildua gmail.com
Iga, Aza 24, 10:48:16, CET 2013
og., 2013.eko azaren 14a 19:14(e)an, Dani Gutiérrez Porset(e)k idatzi zuen:
> Kaixo librezale-kideok,
> Tas-tas irratitik etorritako pertsona batzuk (Tas-tas Bilboko arloko
> irrati libre bat zen) biltzen ari dira, beste irrati libre bat martxan
> jartzeko. Gasteizko Hala Bedi irratiarekin oso lotura estua daukate.
> Nirekin jarri dira harremanetan zeren eta software libre ahalik eta
> gehien erabiltzea gustatuko litzaieke, eta zentzu honetan, galdetzen
> digute ia norbaiten bat dagoen:
> * Irrati berria martxan jartzeko, bereziki irrati batean behar den
> software [libre]-ren ikuspuntutik (audioko edizioa, parrilla egiteko
> tresnak,...)
> * Beste munduko lekuetan halako software libreak egindako
> esperientziak irrati libre batean ezagutzen dituena.
> * Teknologia eta ezagutza libreari buruzko programa bat prestatzeko
> eta dinamizatzeko.
>
> Animatuta dagoena, idatzi Txabiri (Cc-an).
> Agurrak
>
>
> --
> ............................................
> http://danitxu.com
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Aupa koadrila,
Irrati libreentzako software librearen harian estekatu nahi dut
Uruguaitik Pablo López bere blog interesgarrian jarri duen mezua [1]
Radit aplikazioaren gainean. Radit irrati saioak automatizatzeko oso
itxura ona duen software librea da.
Bideotutorial serie baten lehenengo alea da, oso ondo egina dago eta
programak itxura ederra dauka.
[1]
http://aprenderconlibertad.blogspot.com.es/2013/11/radit-cap-1-instalar-y-configurar.html
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20131124/0dc8424b/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago