[Librezale] WordPress itzulpena bukatzen

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Aza 17, 22:59:52, CET 2013


ig., 2013.eko azaren 17a 13:41(e)an, Mikel Larreategi(e)k idatzi zuen:
> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 azaroa 17 13:27):
> 
>> or., 2013.eko azaren 15a 12:45(e)an, Mikel Larreategi(e)k idatzi zuen:
>>> Itzulpen prozeduraren ingurukoak ere eguneratu ditut:
>>>
>>> http://librezale.org/wiki/WordPress
>>
>> Azalpenak argiak dira. Eskerrik asko!
>>
>> OHARRA: GlotPress-en Administrazio azpi-proiektua guztiz itzuli gabe
>> dagoela ikus idut (8 kate falta dira). Hori zergatik da? Trunk adarra
>> delako eta kate horiek itzuli behar ez direlako?
>>
>>
> Ostiralean ez zitzaizkidan itzuli gabeko mezu horiek agertzen,
> "Untranslated" mezuak agertzeko eskatu eta ez zen bat ere agertzen...
> 
> Oraintxe bertan itzuliko ditut eta ondo baderitzozue bihar goizean
> argitaratuko dut paketea eta albistea prestatu ,  OK?

Bat itzultzeke geratzen zela ikusi dut eta nik itzuli dut. Axola ez
izatea espero dut.

Euskaraketa instalazio batean probatu eta zuzenketa batzuk egin ditut
han hemenka. "category" kategoria bezala euskaratu dut Ibon Igartuak
proposatu bezala.

Oinarrizko funtzioez gain, gune-anitzen modua ere probatu dut eta dena
prest dagoelakoan nago. Argitaratu 4.560 kateak!

Goraintziak,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago