[Librezale] Irrati librerako Software librea
Asier Garaialde
agara a bildua kantauri.com
Ast, Aza 14, 19:53:01, CET 2013
Aupa Dani, Txabi eta guztiak!
Duela hilabeteak froga batzuk egiten ibili nintzen eta ondorengo
aplikazioekin egin nuen topo:
Kontinuidad Jabata: http://kjabata.sourceforge.net/ (Oso zaharkituta
dago eta 2008tik ez da gaurkotzen)
Airtime: http://www.sourcefabric.org/en/airtime/
DarkICe: http://darkice.org/
LiquidSoap: http://savonet.sourceforge.net/
Aipatutako aplikazioak, eginkizun desberdinak dauzkate; emisioaren
automatizazioa, streaming-a, e.a. eta uste dut hauekin saltseatzen,
irrati batentzako eginkizun ia guztiak bete daitezkela. Neri pertsonalki
asko gustatzen zait Airtime parrillaren automatizaziorako. Hizkuntza
askotara dago itzulita baina zoritxarrez, ez euskarara. Lan hori hartu
beharko genuke ;-)
Nere semearen ikastolako irratian eta beste irratiren batean
Audacity-rekin ikusi izan ditut. Behinbehineko aplikazio bezala
erabiltzeko ongi dago baina nere ustez oso motz geratzen da irrati baten
kudeaketarako.
Irratien gaiarekin lotuta, duela aste batzuk Halabedin egon nintzen eta
ezusteko handia hartu nuen ordenagailu guztietan Windows zegoela
ikusterakoan. Irudipena neukan irrati libre bat izanik, teknologia
aldetik zeozer dakiten eta filosofia partekatzaile eta askeak
darabiltzaten talde batetan GNU/Linux erabiliko zutela beraien
sistemetan. Dirudienez lan asko dago oraindik egiteko honen inguruan... :-(
Azkenik, komentatu izan didatenez, irrati libre berria egin nahi
duzuen/dutenen taldea ostegunetan biltzen omen da Bilboko Ronda kaleko
Komite Internazionalistak-en bulegoan, ez? Konfirmatu mesedez ea horrela
den ze nahiz eta urrun xamar egon, interesaturik nago irrati libreen
gaiarekin.
Aio!
El 2013/11/14 19:14, Dani Gutiérrez Porset escribió:
> Kaixo librezale-kideok,
> Tas-tas irratitik etorritako pertsona batzuk (Tas-tas Bilboko arloko
> irrati libre bat zen) biltzen ari dira, beste irrati libre bat martxan
> jartzeko. Gasteizko Hala Bedi irratiarekin oso lotura estua daukate.
> Nirekin jarri dira harremanetan zeren eta software libre ahalik eta
> gehien erabiltzea gustatuko litzaieke, eta zentzu honetan, galdetzen
> digute ia norbaiten bat dagoen:
> * Irrati berria martxan jartzeko, bereziki irrati batean behar den
> software [libre]-ren ikuspuntutik (audioko edizioa, parrilla egiteko
> tresnak,...)
> * Beste munduko lekuetan halako software libreak egindako
> esperientziak irrati libre batean ezagutzen dituena.
> * Teknologia eta ezagutza libreari buruzko programa bat prestatzeko
> eta dinamizatzeko.
>
> Animatuta dagoena, idatzi Txabiri (Cc-an).
> Agurrak
>
>
> --
> ............................................
> http://danitxu.com
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20131114/f9b1a378/attachment-0002.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago