<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-15"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
<div class="moz-cite-prefix">Aupa Dani, Txabi eta guztiak!<br>
<br>
Duela hilabeteak froga batzuk egiten ibili nintzen eta ondorengo
aplikazioekin egin nuen topo:<br>
<br>
Kontinuidad Jabata: <a class="moz-txt-link-freetext" href="http://kjabata.sourceforge.net/">http://kjabata.sourceforge.net/</a> (Oso
zaharkituta dago eta 2008tik ez da gaurkotzen)<br>
Airtime: <a class="moz-txt-link-freetext" href="http://www.sourcefabric.org/en/airtime/">http://www.sourcefabric.org/en/airtime/</a><br>
DarkICe: <a class="moz-txt-link-freetext" href="http://darkice.org/">http://darkice.org/</a><br>
LiquidSoap: <a class="moz-txt-link-freetext" href="http://savonet.sourceforge.net/">http://savonet.sourceforge.net/</a><br>
<br>
Aipatutako aplikazioak, eginkizun desberdinak dauzkate; emisioaren
automatizazioa, streaming-a, e.a. eta uste dut hauekin
saltseatzen, irrati batentzako eginkizun ia guztiak bete
daitezkela. Neri pertsonalki asko gustatzen zait Airtime
parrillaren automatizaziorako. Hizkuntza askotara dago itzulita
baina zoritxarrez, ez euskarara. Lan hori hartu beharko genuke ;-)<br>
<br>
Nere semearen ikastolako irratian eta beste irratiren batean
Audacity-rekin ikusi izan ditut. Behinbehineko aplikazio bezala
erabiltzeko ongi dago baina nere ustez oso motz geratzen da irrati
baten kudeaketarako.<br>
<br>
Irratien gaiarekin lotuta, duela aste batzuk Halabedin egon
nintzen eta ezusteko handia hartu nuen ordenagailu guztietan
Windows zegoela ikusterakoan. Irudipena neukan irrati libre bat
izanik, teknologia aldetik zeozer dakiten eta filosofia
partekatzaile eta askeak darabiltzaten talde batetan GNU/Linux
erabiliko zutela beraien sistemetan. Dirudienez lan asko dago
oraindik egiteko honen inguruan... :-(<br>
<br>
Azkenik, komentatu izan didatenez, irrati libre berria egin nahi
duzuen/dutenen taldea ostegunetan biltzen omen da Bilboko Ronda
kaleko Komite Internazionalistak-en bulegoan, ez? Konfirmatu
mesedez ea horrela den ze nahiz eta urrun xamar egon,
interesaturik nago irrati libreen gaiarekin.<br>
<br>
Aio!<br>
<br>
<br>
El 2013/11/14 19:14, Dani Gutiérrez Porset escribió:<br>
</div>
<blockquote
cite="mid:CAB0+vYA=ZT_5aLLGeB68QwjsEM35Rs+BjaC+aaXk2pO8HwL1Ww@mail.gmail.com"
type="cite">
<div dir="ltr">Kaixo librezale-kideok,
<div>Tas-tas irratitik etorritako pertsona batzuk (Tas-tas
Bilboko arloko irrati libre bat zen) biltzen ari dira, beste
irrati libre bat martxan jartzeko. Gasteizko Hala Bedi
irratiarekin oso lotura estua daukate.</div>
<div>Nirekin jarri dira harremanetan zeren eta software libre
ahalik eta gehien erabiltzea gustatuko litzaieke, eta zentzu
honetan, galdetzen digute ia norbaiten bat dagoen:
<div>* Irrati berria martxan jartzeko, bereziki irrati batean
behar den software [libre]-ren ikuspuntutik (audioko
edizioa, parrilla egiteko tresnak,...)</div>
<div>
<div>* Beste munduko lekuetan halako software libreak
egindako esperientziak irrati libre batean ezagutzen
dituena.</div>
<div>* Teknologia eta ezagutza libreari buruzko programa bat
prestatzeko eta dinamizatzeko.</div>
<div><br>
</div>
<div>Animatuta dagoena, idatzi Txabiri (Cc-an).</div>
<div> Agurrak</div>
</div>
<div><br>
</div>
<div><br>
</div>
-- <br>
............................................<br>
<a moz-do-not-send="true" href="http://danitxu.com"
target="_blank">http://danitxu.com</a>
</div>
</div>
<br>
<fieldset class="mimeAttachmentHeader"></fieldset>
<br>
<pre wrap="">_______________________________________________
Librezale mailing list
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:Librezale@librezale.org">Librezale@librezale.org</a>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale">http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale</a>
</pre>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>