[Librezale] Irrati librerako Software librea

Dani Gutiérrez Porset jdanitxu a bildua gmail.com
Ast, Aza 14, 20:13:24, CET 2013


> Irratien gaiarekin lotuta, duela aste batzuk Halabedin egon nintzen eta
> ezusteko handia hartu nuen ordenagailu guztietan Windows zegoela
> ikusterakoan. Irudipena neukan irrati libre bat izanik, teknologia aldetik
> zeozer dakiten eta filosofia partekatzaile eta askeak darabiltzaten talde
> batetan GNU/Linux erabiliko zutela beraien sistemetan. Dirudienez lan asko
> dago oraindik egiteko honen inguruan... :-(
>
Tas-tas-en ere berdina gertatzen zen. Arazoa oso ezaguna da: jendearen eta
taldeen aldatzeko erresistentziak.

 Azkenik, komentatu izan didatenez, irrati libre berria egin nahi
> duzuen/dutenen taldea ostegunetan biltzen omen da Bilboko Ronda kaleko
> Komite Internazionalistak-en bulegoan, ez? Konfirmatu mesedez ea horrela
> den ze nahiz eta urrun xamar egon, interesaturik nago irrati libreen
> gaiarekin.
>
Bai, ostegunetan, Ronda kalean izaten dira bilerak, eta laister La Bolsa
zentruan izango dira.

-- 
............................................
http://danitxu.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20131114/31d85d96/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago