[Librezale] WordPress itzulpena bukatzen

Mikel Larreategi larreategi a bildua eibar.org
Ost, Aza 6, 13:21:51, CET 2013


Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 azaroa 6 13:13):

> El 06.11.2013 10:16, Mikel Larreategi escribió:
>
>  Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2013 azaroa 6
>> 00:22):
>>
>>  ar., 2013.eko azaren 05a 13:16(e)an, Mikel Larreategi(e)k idatzi zuen:
>>>
>>>  Kaixo:
>>>>
>>> >
>>> > Hainbat hilabetetan ezer egin gabe egon ostean, WordPressen itzulpena
>>> > bukatzen nabil.
>>>
>>> Bikain! Aurrera :-)
>>>
>>
>> Txopi bide-batez galdera bat:
>>
>> Nola demontre lortu zenuen 3.5.2aren paketea sortzea? Ikusi ditut
>> Zé-rekin IRCn izan zenituen txatak, baina ez dut ezer garbirik atera.
>> Badirudi zuri ez zizula funtzionatzen, baina berari bai, eta paketea
>> berak ikusten zuela... Gauza arraroak.
>>
>
> WordPress.org-eko WP multisitean (eu.wordpress.org) errore bat dago.
> Andrew Nacin-i (WordPress-eko garatzailea), laguntza eskatu nion e-postaz
> (zu mezuaren kopian zeunden) edo konpondu ezin bazezakeen, gure eskaria
> nola bideratu genezaken galdetuz. Ez zuen erantzun.
>
> Beraz, nire ustez egin behar duguna hau da:
>    1) GlotPress-en euskaraketa prestatu.
>    2) Konfigurazio fitxategiren bat edo beste euskaratu nahi izanez gero,
> horiek SVN bitartez igo.
>    3) eu.wordpress.org-en "pakete berria eraiki" behar den guztia duen
> tarball bat sor dezan.
>    4) .tar.gz / .zip hori ondo dagoela egiaztatu.
>    5) eu.wordpress.org-en "deploy request" bat egin. Baina hori ezin
> dugunez guk zuzenean egin erroren batengatik zaborra ikusten dugulako,
> Zé-ri (edo IRCan baimen nahiko duen eta kasu egiten digun norbaiti) gure
> "deploy request" egiteko eskatu.
>    6) Hori egindakoan, eu.wordpress.org eguneratuko da eta bertsio berria
> publikoki ikusiko da.
>
>
>
>> Oraindik ere paketea sortu nahi dudanean baimen errorea ematen dit...
>>
>
> Gogoan dudanagatik, pakete berria sortzeak ez zuen errorerik ematen.
> GlotPress-en itzulpena ondo eginda badago eta SVNen fitxategiak ondo igota
> badaude (zalantza izanez gero SVNen ezer igo gabe pakete berri bat sortzea
> probatu), paketearen prestaketak ez luke arazorik eman behar.
>
> Arazoa "deploy request"-ek ematen du. Waiting bezala ikusten ditugula EUko
> kudeatzaileok eta ezin dugula argitaraketa burutu. Informazio gehiago zuk
> zeuk idatzitako honetan:
> https://make.wordpress.org/polyglots/2013/01/11/sorry-i-
> tagged-the-previous-question-incorrectly-s/
>
>
>
>> Agian SVNtik hartzen diren fitxategiekin zerikusia du, baina SVNan
>> ere ezin dut idatzi, ez dit uzten (jarri dut eskaera wp-polyglots-en
>>
>> http://make.wordpress.org/polyglots/2013/11/05/i-can-
>> edit-the-translations-in-glotpress-i/).
>>
>> Eta hor egin nituen azken aldaketak erabiltzaile berberarekin neuk
>> egin nituen... (https://i18n.trac.wordpress.org/log/eu)
>>
>
> Ez dakit SVN arazoa ulertu dudan. Ez dizu trunk karpetan idazten uzten?
> Bertan wp-config-sample.php fitxategi euskaratua igotzeak zentzua du, baina
> ezer gutxi gehiago. PO fitxategiak ez dituzu zuk igo behar, pakete berria
> eraikitzeko esaten diozunean, berak GlotPress-en dauden datuekin prestatzen
> ditu POak. Agian hori izan liteke ematen dizun errorearen arrazoia, ez
> dakit...
>


Bai, paketea sortu eta deploy-request-aren kontua ulertu nuen Ze eta zure
arteko txata irakurrita, kostata, baina ulertu nuen :)

SVNan ezin dut ezer idatzi, ezin dut commit-ik egin eta beste ezer ez...
Diozun bezala wp-config-sample.php gehitu dut, eta baita readme.html-a ere,
biak itzulita.

Horregatik nioen, agian svnan fitxategi horiek ez daudenez (trunk-ean
behintzat), errorea ematen didala.


Inbestigatzen jarraituko dut,


Mikel




-- 
Mikel Larreategi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20131106/73fa5fcb/attachment-0002.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago